Tortilla egiterakoan une garrantzitsua da hau. AMAXKAR

Getaria

Salbatore jaietako X. Patata Tortilla Txapelketan izena eman daiteke

14-18 urte arteko bikoteak eman dezakete izena eta azken eguna uztailak 29a izango da. Txapelketa abuztuak 7an egingo da

Miércoles, 17 de julio 2024, 19:16

Gazteen arteko hamargarren patata tortilla txapelketa izango da aurtengoa. Lehiaketa abuztuaren 7an, asteazkena, goizeko 11:00etatik 12:30era egingo da. Bertan, 14-18 urte arteko gaztetxoek eman dezakete izena, bikoteka. Interesatuak, dagoeneko, turismo bulegoan apuntatu daitezke eta horretarako azken eguna uztailaren 29a izango da.

Publicidad

Txapelketako egunean, bikote bakoitzak hurrengo tresneria eraman beharko du: zartagina, labana, sardexka eta osagaiak nahasteko nahiz tortillari buelta emateko ontziak. Antolatzaileek, berriz, lauzpabost patata, zortzi arrauntza, olioa, gatza eta sua emango dizkiete.

Horrez gain, partaideei galtza luzetan joateko eskatu diete, «min ez hartzeko». 12:30ean, tortilla guztiak jaso eta epaimahaiak onenak aukeratuko ditu. Horretarako, kontutan izango ditu tortillaren itxura, zaporea eta sukaldarien jantziak (irudimenta eta originaltasuna).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad