Marmitakoa nolakoa dagoen jakiteko probatu egin behar da. AMAXKAR

Getaria

Salbatore jaietako Marmitako Txapeketarako izen ematea prest

Asteartetik, uztailaren 16tik, 24ra bitartean zabalik egongo da lehiaketan izena emateko aukera

Sábado, 13 de julio 2024, 19:38

Salbadore jaietan egingo den Marmitako Lehiaketarako izen-ematea datorren astean zabalduko da. Aurtengoa XXVI. edizioa izango da eta izen-ematea uztailaren 16an irekiko da, datorren asteartean, eta uztailak 24ra bitartean egongo da zabalik, 13:00ak arte, udaletxean.

Publicidad

Kontutan izan beharreko puntuak ondorengoak dira: taldeak 2 sukaldariz osatuko dira (bietako bat getariarra). Uztailaren 26an zozketa egingo da izena eman dutenen artean. Gehienez 38 parte-hartzaile izango dira.

2023ko sarituak zuzenean sartuko dira zozketatik pasatu gabe, betiere pertsona berak badira, eta izena emateko epearen barruan eman beharko dute izena.

Zozketa egin eta hurrengo egunetan, lehiaketan parte hartuko dutenek ahalik eta zehatzen baieztatu beharko dute zenbat pertsona izango diren bazkaltzen.

Gogoan izan urtero herri bazkaria egiten dela Marmitako Lehiaketaren egunean. Aurten abuztuak 9an izango da, ostirala.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad