Bihar arratsaldean IV. Herri Ginkana egingo da. AMAXKAR

Getaria

Salbatore jaien atarian asteburu mamitsua izango da herrian

OStiral honetan gau irekia museoan, bihar Herri Ginkana eta pilota txapelketen finalak osatzen dute asteburua

Jueves, 31 de julio 2025, 19:45

Abuztuak 5ean, datorren asteartean hasiko dira Salbatoreak baino asteburu honetan, jaien atarian ekimen ugari daude, ostiral honetan bertatik hasita Cristobal balenciaga Museoko Gau Irekiarekin, Luke Armstrongek zuzeneko musikarekin girotuta.

Publicidad

Gau irekia 21:00etatik 00:00etara (azken sarrera, 23:15ean) luzatuko da. Erakusketetarako sarrera 15 minutuko ordu-tarteetan irekiko da eta sarrera doakoa izango da. Bihar larunbata, arratsaldean, 15:00etatik 20:00etara, IV. Herri Ginkana ospatuko da. Aurten berrikuntza askorekin dator ekimena; txokoak eta jolasak aldatu dituzte eta gune berri bat sartu dute. 215 bat pertsonak eman dute izena, 25 talde inguru osatuz. Iazko zenbaki pare-tsuak dira. Ostean, parrillada izango da parte-hartzaileentzat.

Pilota finalak

Haurren binakako esku-pilota txapelketaren X. Elkano Sariko finalak jokatu dira frontoian larunbatean eta igandean berriz, Eskuz Binakako Gizonezkoen XXVII. Salbatore Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira herriko frontoian.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad