Pilota txapelketako finalean lehiatu zuten pilotariak eta antolatzaileak elkarrekin. ARGAZKIAK AMAXKAR

Getaria

Salbatore egunean erabaki ziren pilota finalak

Igandean nesken finalak jokatu ondoren, Salbatore txapelketako hiru finalak jendetza bildu zuten

Miércoles, 7 de agosto 2024, 21:04

Gure Txeru Elkarteak azken hilabeteetan pilota txapelketa ezberdinak antolatu ondoren, Salbatore egunean XXVI. Salbatore Pilota Txapelketaren finalak jokatu ziren, festetako egun handian.

Publicidad

Jendetza elkartu zen herriko frontoian eta emaitzak hauek izan ziren; Kadete mailan, Olza / Etxeberria 15 - Etxaniz / Artetxe 22, jubenil mailan, Ramirez / Okiñena 22 - Olaizola / Ormazabal 11eta 23 urtez azpikoen mailan, Etxaniz / Garmendia 22 - Apaolaza / Aranburu 10.

Igandean eta pilota txapelketekin jarraituz, VII. Emakumezkoen Salbatore Txapelketaren finalak toki berean jokatzen zirenj eta lehendabizi 3 eta 4. postuak erabakiko zituen partida jokatu zen emaitza honekin, Sorondo / Rey 15 - Iriarte / Alberro 22 eta amaitu bezain laster ekin zioten final handiari. Bertan, Vertiz / Murua nagusitu ziren Sagardui / Sotil bikoteari, 22-11 bukatu ondoren. Getaiko Gazte Asanbladak paella txapelketan jokoan jarri ohi duen sardexka Marina Azagra eta Lorena San Miguel gazteek irabazi zuten. Itziar Garrastazuk, Aitor Mirallesek eta Nerea Elolak osatu dute aurten epaimahaia eta bigarren saria Unai Eizmendiri eta Jone Zaldibiari eman diote. Hirugarrenak izan dira Josune Jimenez eta Ainhoa Camio.

Atzo eusko label hegaluzea parrillan, sagardoa eta garagardoarekin dastatzeko aukera izan zen eguerdian eta gauerako kontzertu interesgarria iragarrita zegoen, Onlifly, Liminal eta Delirium Tremens taldeekin.

Gaur, gehiago

Gaur, Eusko Labeldun Txahala erretzen jarriko dute goizean goiz eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera pintxoak jateko salgai egongo dira. ordu berean, Dinbi Banda batukada aterako da eta baita bertso-poteoa ere , Katrapuna plazatik, Amets Arzallus eta Danel Olano bertsolariekin kalez kale ibiliko dira. Berreskuratu den ekimen bat izango da baita gaur, XV. Goitibehera jaitsiera, eguerdian ikusgai plazan eta 16:00etatik aurrera jaitsierari ekingo zaio. gauean, hamarretatik aurrera, Atzar hadi! 70eko hamarkadari eta Errobi taldeari omenaldi kontzertua, frontoian izango da. Txosna gunean mozorro gaua izango dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad