Sahatsaga kiroldegiak itxita jarraituko du. AMAXKAR

Getaria

Sahatsaga kiroldegiaren irekiera irailaren 16ra atzeratuko da

Udako itxierari amaiera irailaren etorrerakin aurreikusita zegoen baina bertan burutzen ari diren lanak atzeratu egin dira

Sábado, 31 de agosto 2024, 21:07

Irailaren 2rako zegoen iragarrita Getariako Udal Kiroldegiaren irekiera baina udan zehar bertan egiten aritu diren hainbat lan bakatu ez dituztenez, hilaren 16ra atzeratzea erabaki da.

Publicidad

Uztaila eta abuztua artean aurreikusi zen lanak egin eta bukatzea. Berezko jardunagatik eta horniduran izandako arazoengatik, ordea, atzeratu egin dira eta dagoen horretan zabaldu baino, baldintzak ez direla betetzen iritzita, bukatu eta txukun egon arte itxarotea erabaki du Udalak.

«Orain zabaltzeko aukera bazen, baina egokiagoa ikusi dugu atzeratu eta dena amaituta zabaltzea» adierazi dute.

Jakinarazi dutenez, kiroldegiko teilatua aldatu dute eta solairu guztietako aireztapeneko hodia berritu dute, beraz egitekoa handia zen.

Egoera honen aurrean, udal ordezkariek dagoeneko iragarri diete Sahatsagako bazkideei irailean kuotaren erdia bakarrik kobratuko zaiela.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad