Getaria

Saguzulo eta Katukale irakurle taldeak laster jarriko dira abian liburutegian

Saguzulon izen-ematea zabalik dago irailak 17a bitartean eta Katukalek lehenengo saioa irailak 25ean egingo du

J.M. ZUBIAURRE

getaria.

Viernes, 5 de septiembre 2025, 20:28

Saguzulo eta Katukale irakurle taldeak ikasturte berria laster abian jarriko dute eta interesatuei gonbidapena luzatzen zaie.

Publicidad

Saguzulo irakurle taldea gaztetxoenei zuzendua dago. Aurten, lehen aldiz, LH5-LH6eko ikasleez gain, DBH1-DBH2ko gaztetxoek ere izango dute izena emateko aukera. Izen-ematea zabalik dago irailaren 17 arte, liburutegian bertan.

Saguzulo haurren irakurle-taldeak 2 urte daramatza martxan, 8 liburu lantzen dituzte ikasturtean, eta idazle baten bisita jasotzen dute. Iaz izena eman zuten 18 haurrek, esaterako, Mariasun Landaren bisitaz gozatu ahal izan zuten.

Liburuzaina arduratzen da irakurle bakoitzari hileroko liburuak lortzeaz. Euskarazko liburuak irakurtzen ditugu, euskaraz sortuak edo euskara itzuliak.

Getarian 2011tik dago martxan helduen Katukale irakurle-taldea eta, urteotan guztiotan, 140 liburu irakurri eta komentatu ditugu elkarrekin. Bi hilabetean behin, liburuaren idazlea edo itzultzailea izaten da bisitan eta, beraz, urte hauetan guztiotan 70 solasaldi literarioz gozatzeko aukera izan dute parte-hartzaileek. Lehen saioa irailak 25ean, osteguna.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad