Getaria
Prest Emakumezkoen Salbatore TxapelketaVIII. edizioa martxan dago eta igande honetan bigarren jardunaldia jokatuko da
VIII. Emakumezkoen Salbatore Txapelketa abian jarri du Gure Txeruk eta igandetan jokatuko dira aurrekanporaketa eta ligaxka faseak, abuztuaren 6ko finalean arituko diren bikoteak erabakitzeko.
Publicidad
Euskal Herriko txoko ugaritako 14 bikote hartuko dute parte lehiaketan. Bi fase ditu, aurrekanporaketa eta ligilla. Iazko bi bikote onenak, Nahia Sorondo/Arhane Rey eta Alize Sagardui/Janire Sotil, zuzenean ligillara pasako dira. Gauzak horrela, 12 bikote arituko dira aurrekanporaketetan, eta partida bana jokatuko dute. Hori galduz gero, kaleratuak izango dira.
Gero lau taldeko bi ligilla osatuko dituzte. Denek denen aurka jokatu ostean, talde bakoitzeko lehenengoak beste taldeko bigarrenaren aurka jokatuko ditu finalerdiak.
Dagoeneko lau kanporaketa jokatu dituzte eta igande honetan azken biak jokatuko dira, 18:30ean hasita. Imaz/Zabala eta Gastiain/Gastiain lehenengo partidan eta Legarreta/Galardi eta Iparragirre/Balerdi bigarrengoan. Orain arte sailkatu diren bikoteak hauek dira; Arratibel/Esnal, Arruti/Alberro, Zumeta/Rodriguez eta Gomes/Crespo. Gaurko bi bikoteekin sei izango dira sailkatuak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión