Getaria
Plazaz Plaza emakumezkoen pilota txapelketako partidak GetarianAbuztuak 25ean, igandea, jokatuko dira bi norgehiagoka herriko frontoian (18:30ean)
Ados enpresak antolatzen duen Plazaz Plaza emakumezkoen pilota txapelketak geldialdia izango du Getariako frontoian datorren igandean, abuztuak 25ean.
Publicidad
Arratsaldeko 18:30ean hasiko da jokatuko diren bi partidetan lehenengoa, Ruiz de Infante-Mujika bikoteak aurrean izango du Barrokal-Oskoz pilotariak osatzen dutena eta hau amaitzean etorriko da bigarren saioa non beste bi bikotek lehiatuko duten, Aldaregia-Leire Galeano alde batetik eta bestetik Arrieta-Orbegozo.
IV. Plazaz Plaza txapelketa honetan sei bikotek hartzen dute parte bi multzotan banatuta. Dagoeneko hiru jardunaldi jokatu dira eta Getariakoa laugarrena izango da. Multzo bakoitzeko bi bikote onenak gurutzatuta finalerdiak jokatuko dituzte irailak 8an Etxaurin eta finala Donostian irailak 15ean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión