Getaria
Plazaz Plaza emakumezkoen pilota txapelketako bi partida igandeanLaugarren edizioa betetzen du txapelketa honek eta Ados pilota enpresak ekarriko du Getariara
Plazaz Plaza emakumezkoen pilota txapelketak Getariako frontoian datorren igandean, abuztuak 25ean, pilota jaialdi bat antolatu du. Pilota zaletasun handia dago herrian eta hori badaki Ados enpresak, lehiaketa hau antolatzeaz arduratzen dena.
Publicidad
Arratsaldeko 18:30ean hasiko da pilota jaialdia eta bi partida izango dira ikusgai, lehendabizikoan, Ruiz de Infante-Mujika bikoteak aurrean izango du Barrokal-Oskoz pilotariak osatzen dutena eta hau amaitzean etorriko da bigarren saioa non beste bi bikotek lehiatuko duten, Aldaregia-Leire Galeano alde batetik eta bestetik Arrieta-Orbegozo.
IV, Plazaz Plaza txapelketa honetan sei bikotek hartzen dute parte bi multzotan banatuta. Dagoeneko hiru jardunaldi jokatu dira eta Getariakoa laugarrena izango da. Multzo bakoitzeko bi bikote onenak gurutzatuta finalerdiak jokatuko dituzte irailak 8an Etxaurin eta finala Donostian irailak 15ean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión