Ehunka lagun elkartu ziren Harritarten marmitakoa jateko asmoarekin. Bazkaldu ondoren giro paregabean luzatu zen bertan arratsaldea. ARGAZKIAK AMAXKAR

Getaria

Marmitako txapelketak herri bazkariko 600 lagunentzat bazkaria sortu zuen

Eguraldi beroa nagusitu zen Salbatore jaietako azken egunean

Viernes, 9 de agosto 2024, 21:14

Eguzkipean egin behar izan zuten Marmitako Txapelketa eta herri bazkaria atzokoan. Itzalaren bila denak, lehiketan lanean zeudenak eta ikusleak ere.

Publicidad

Bikote bakoitzak bere gogo guztia jarri zuen marmitako errezeta burutzean eta ondoren denek egindako lanari esker 600 lagun inguruko herri bazkaria egin zuten Harritarten.

Musika Hamabostaldia

Festak amaitu arren, zer egina eta zer ikusia izango da oraindik uda honetan. Besteak beste, Donostiako Musika Hamabostaldiak geldialdia izango du gaur Getarian. Arratsaldeko 20:30ean Cristobal Balenciaga Museoan Musika Aitzaki ekimenaren barne, DAB Dantza Konpainiak 'Noeud' saioa aurkeztuko du, Eduardo Chillidari omenaldia bere jaiotzaren mendeurrenean.

'Noeud', frantsesez korapilatua esan nahi duena, Eduardo Chillida eta Cristóbal Balenciagak amankomunean zituzten lan metodologietan esplorazio bat da. Irudi lerromakurrak eta espazioen sorkuntza kontzeptuak dira, garaiko mugimendua askatasunerantz bideratu zutenak, bizi izan zuten garaia kontuan hartuz.

Marina Eskisabelen ideia original batean oinarritutako lana da. DAB Konpainiaren koreografia eta ekoizpena. Dantzariak Marina Eskisabel, Maddi Gaztelumendi eta Iker Sanz. Musika German Ormazabal eta Alai Ormazabal eta jantziak Naia Iturriozenak. Kanpo begirada eta dramaturgia Hodei Arrastoaren esku. Sarrera 12 eurotan salgai eta salmenta www.quincenamusical.eus weborrian.

Esperantzak bi estropada

Orioko XXXIV. Estropadan hirugarren postua lortu ondoren, denboraldiko onena, Getariako Arraun Elkarteko mutilen trainerua gaur eta bihar Gipuzkoako uretan izango da.

Gaur arratsaldeko 18:21ean Hondarribiko XXXVII. Banderan izango da Esperantza, Orio, LekittGETa bazka 2arra eta Ondarroarekin bigarren txanda osatuz. Bihar berriz Pasaian, I. Adinberri Bandera lehiatzen 12:21ean hasten den estropadan. Bost ziaboga dituen estropada honetan, Eusko Label Ligako patroi onena izaten ari den Unax Eizagirrek lan ugari izango du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad