Goitibeherek sekuleko ikusmira sortu zuten. Bestela, hamaika proposamen egon ziren parte hartzeko euskal jolas eta tailerretan. Amaxkar

Getaria

Marmitako Txapelketa eta herri bazkaria jaiei amaiera emateko

Atzo txahala erreta jateko aukera izan zen eta goitibeherak itzuli ziren herriko kaleetara

Jueves, 8 de agosto 2024, 21:19

Salbatore Jaiak azken egunean sartzen dira gaur eta egitarau oparoa izango da egun osoan. 10:00etan hasiko da Koadrilen arteko XXVI. Marmitako Txapelketa, gero herri bazkarian jango dituzten marmitako goxoak prestatuz. 12:00etan, Kaiña-Bi trikifarra, kalez kale ibiliko da.

Publicidad

Bazkalaurretik, 13:30ean, Marmitako Txapelketako irabazleen aukeraketa, Berdura plazan eta 14:30ean Harritarten, koadrilen arteko herri-bazkariari hasiera emango zaio. Bazkalostean, Bentazaharreko mutiko alaiak, Harritarten egongo dira. 17:30ean, Marmitako Txapelketako sari-banaketa, irabazleak ezagutuz.

Arratsaldeko 17:00etan hasita, Disko-festa Gauargi taldearekin, plazan eta 18:30ean, Getaiar DJak, txosnetan. 'Atlantis Brothers'. 19:30ean, Kantujira Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin. 22:30ean, zezensuzkoa, plazan eta frontoi inguruan. 23:00etan, Fun&Go taldearekin erromeria, plazan. Gauerdian Ikurrinaren jaitsiera Getariako Musika Bandak lagunduta, eta Festen amaierako traka. Ondoren, Fun&Go plazan. 00:30ean: DJak, txosnetan. Egurra ta kitto eta Miniño Txosnen itxieran: Jaiei amaiera emateko, Mañaneoa, DJ Zienpre, Malkorben.

Txahala eta goitibeherak

Atzo, besteak beste, Eusko Labeldun txahala erreta jateko aukera izan zen eta goitibeherak itzuli ziren urte asko jaietatik urrun egon ondoren. Julene Basurto eta Ani Jokhadze izan ziren X. Patata Tortilla Txapelketako irabazleak. Nahia Iturbe, Irune Zulaika eta Arkaitz Etxanizek osatu zuten epaimahaia eta tortilla bakoitza dastatu eta baloratu zuten azken erabakia eman aurretik. 15 bikote gaztek parte hartu zuten.

Txahala goizean goiz hasi ziren prestatzen eta arratsaldera heldu arte denak begira, argazkiak ateratzen eta usain ederrarekin gosea egiten. Bizijolas, euskal jolasak eta tailerrak frontoian egon ziren eta arrakasta izugarria lortu zuten. Umeek primeran pasa zuten goiza hainbat jolasekin, batzuk trebetasuna lantzeko besteak irudimena eta adin ezberdinetako haurrentzat gainera.

Publicidad

Eguerdia borobiltzeko, Piratak zangoluzeen kalejira, Goloka an-tzerki konpainiaren eskutiketorri zen Sahatsaga kaletik behera. Haur zein heldu ahozabalik ikusten ziren pertsonai berezi hauekin.

Arratsaldean goitibeherak etorri ziren, sei denera eta denak txalo artean jasotakoak. XV. edizio betezen zuten aurtengo Salbatore jaietan eta berreskuratu ondoren jarraipena izango dutelakoan gaude.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad