2024ko Laburbira iragartzeko egin duten kartela.

Getaria

Laburbira 2024 igandean Getarian izango da zortzi film laburrekin

Iturzaeta Aretoan arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta sarrerak 3 eurotan eskura daitezke Turismo Bulegoan

Martes, 9 de abril 2024, 20:13

Datorren igandean, apirilaren 14an, Laburbira, euskarazko film laburren zirkuito ibiltaria, Getariara etorriko da. Euskaltzaleen Topaguneak sustatutako egitasmoa da hau, bi helburu nagusi dituena, batetik, euskal zinemagintza hauspotzea, zinemagileei beren lanak erakusteko aukera emanaz eta bestetik, herritarrei euskaraz sortutako film-laburrak ezagutaraztea.

Publicidad

Aurtengoa Laburbiraren XXI. edizioa izango da eta Euskal Herrian ekoiztutako ondoko zortzi film laburrek osatzen dute bilduma: Dena asmatuta dago (Jone Arriola), Katalinaren zoria (Guillermo Ordas), Erro (Amaia Lejarreta), Babesa (Ander Iruretagoyena), Mundu berri bat (Mikel Alvarez), Zirrara (Ane Cuesta), Talkak (Ilune Diaz eta Jordi Nuet) eta Betizu buru (Kim Maiteny Munoa).

19:00etan hasita, Iturzaeta Herri Eskolako aretoan egingo da emankizuna. Sarrerak, jada, eskuratu daitezke Turismo Bulegoan, hiru eurotan. Emanaldiaren egunean bertan, leihatilan ere, eskuratu ahalko dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad