Las diez noticias clave de la jornada
Imanol Goikoetxea, bere urrezko domina soinean daramala. KETA

Getaria

Keta Babyauto Snowboard taldeko Imanol Goikoetxea txapeldun

Irati Idiakez Keta Babyautoko riderrak ezin izan du lehiatu min hartuta dagolako

Jueves, 15 de febrero 2024, 20:56

Joan den asteburuan, otsailaren 10ean eta 11n, Espainiako Movistar kopako bigarren fasea eta Euskadiko nahiz Nafarroako SBX Txapelketak jokatu dituzte Baquiera Bereten (Katalunia).

Publicidad

Elurtea izan ondoren txapelketak burutu ahal izan dira eta bertan Imanol Goikoetxea snowboarderrak urrezko domina bat lortu du. Irati Idiakez Keta Babyautoko riderrak ere bertan lehiatzeko asmoa zuen baina, Finlandiako Munduko Kopan min hartu zuen eta ondorioz ezin izan du parte hartu hain ondo ezagutzen duen inguru horretan. Imanol Goikoetxea Keta Babyauto Snow-board taldeko kidea da eta Euskadiko rider bizkorrena izan da. Getariarraren atzetik sailkatu dira, hurrenez hurren, Artzaia Vergara eta Alexander Fernandez. Espainiako kopako sailkapenari dagokionez, gizonezkoen snowboard croos kategorian, laugarren postua eskuratu du Imanolek.

Finaleko lasterketan hirugarren zihoan, baina eroriko bat tarteko, laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen getariarrak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad