Las diez noticias clave de la jornada
Balenziaga, Manterola, Urresti eta Antomasen lanak.

Getaria

Kartel lehiaketak ireki ditu inauteriak

Larunbatean izango da egun nagusia baina ostiral honetan Iturzaetan mozorro festa dute

Jueves, 8 de febrero 2024, 21:16

Inauteriak ate joka ditugu eta dagoeneko festa iragarriko duten kartel irabazleak ezagutzen dira, Udalak urtero egiten duen lehiaketaren bitartez.

Publicidad

Aurkeztutako lanak guztira 64 izan dira eta epai-mahaia hiru pertsonek osatu dute, Joana Mate Iturzaeta Herri Eskolako ordezkari gisa, Idoia Neves margolariak eta Manuel Fernandes margolari eta eskultoreak.

Hauen iritziz saria jasoko duten getariar irabazleak hauek dira: Haur Hezkuntzako bigarren eta laugarren maila arteko haurren artean, Eva Antomas Bazaesena; Lehen Hezkuntzako aurrenengo eta hirugarren maila bitartean, June Urresti Txuekarena, Lehen Hezkuntzako laugarren eta seigarren maila artean, Maren Balenziaga Alkortarena eta 16 urtetik gorakoetan, Eneritz Manterola Alkortarena. 12 eta 15 urte arteko gaztetxoen kategorian ez da irabazlerik egon, lanik aurkeztu ez direlako lehiaketara.

Sari banaketa

Sari banaketa larunbatean, iluntzeko 19:00etan plazan egingo da. Dena den, aurkeztu diren lan guztiak ikusgai daude datorren asteartera bitartean, otsailak 13, udaletxeko sarreran.

Bestalde, ostiral honetan inauterietako erakusleiho lehiaketa egingo da. Goizeko 10:30etik aurrera, herriko hainbat elkartetako ordezkarirekin osatutako epaimahaiak establezimenduak bisitatu eta erakusleiho sarituak hautatuko ditu. Erakusleihoen balorazioa egiteko, epaimahaiak ondoko irizpideak hartuko ditu kontutan: konposizioa, sormena eta originaltasuna.

Lehenengo sarituak 120 euro jasoko ditu, bigarrenak 80 eta hirugarrenak 50.

Festa egitaraua

Inauteri festa larunbatera mugatuko da herri mailan baina ostiral honetan haurrak mozorrotuta joango dira Iturzaeta Herri Eskolara urtero egiten duten mozorro arratsaldea gozatzeko asmoarekin.

Publicidad

Larunbatean Udaletik prestatutako egitaraua ondorengoa izango da; eguerdiko 12:00etatik 14:00etara, Sugarri txarangarekin kalejira egingo da. Arratsaldeko 16:30ean hasita, disko Arimarekin, inauterietako mozorro festa herriko plazan. Iluntzeko 19:00etan, lehen aipaturiko inauterietako kartel eta erakuslehio lehiaketetako sari banaketa plazan eta ondoren, norbanako nahiz talde karnabaleruenaren izendapenak egingo dira. Eta festari amaiera emateko, Sugarri txarangarekin kalejiran ibili ahal izango da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad