Nerea eta Andoniren lagunak joan den urteko saioan. AMAXKAR

Getaria

Ireki dute III. Nerea eta Andoni Pala Memorialean izena emateko epea

Memoriala ekainak 1ean egingo da frontoian

Martes, 7 de mayo 2024, 20:50

Joan den ostegunean, maiatzaren 2an, ireki zuten Nerea Iribar eta Andoni Galarragaren lagunek euren omenez antolatzen duten hirugarren pala memorialean izena emateko epea. Hilabete osoan zehar egongo da izena emateko aukera zabalik, aurrez ez badira 16 plazak bete-tzen. Izan ere, 16 bikotek parte hartu ahal izango dute ekimenean. Izena emateko, bikote interesatuak euren izen-abizenak eta telefono zenbaki bat bidali beharko ditu palamemoriala@ gmail.com posta elektronikora. Izen-ematea doakoa da eta 16 urtetik gorako bikote mistoek parte hartu dezakete.

Publicidad

Memoriala ekainaren 1ean egingo da –eguraldi ona eginez gero, frontoian eta txarra egingo balu, kiroldegian–. 09:30ean hasi eta 15:00ak aldera amaitzea aurreikusten dute antolatzaileek. Partidak kanporaketa moduan jokatuko dituzte; irabaziz gero, bikoteak aurrera egingo luke eta bestela kaleratua izango litzateke.

Bestalde, 11 bikotek eman dute izena herriko hainbat emakume kirolzalek antolatutako binakako pala txapelketan. Maiatzaren 9an hasiko dira eta ostegunetan, 18:00etatik aurrera frontoian. Ekainaren 20an finalak. Egun bakoitzean bost-sei norgehiagoka egingo dituzte, 22 tantotara.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad