Getaria
Ikasleak datorren astelehenean hasiko dute ikasturte berria Iturzaeta Herri EskolanHaurrei harrera egokia emateko eta dena prest topa dezaten gogor ekin dio bertako lan taldeak
Udako oporraldia amaitu eta berriro ikastetxera itzultzeko garaia heldu zaie getariar gaztetxoei. Datorren astelehenean, irailak 9, ekingo zaio ikasturte berriari eta ikastetxeko lan taldea lanean dabil dena prest izateko. Hona hemen azalpena.
Publicidad
«Iraila iristearekin batera, ikasturte berriari ekiteko unea iritsi zaigu Iturzaeta Herri Eskolara! Lan talde polita elkartu gara eta gogotsu heldu diegu prestaketa lanei. Mahaiak, aulkiak, alfonbrak, liburuak eta landareak, guztiak jarri ditugu euren tokietan. Eskolako gaztetxoenak bakarrik falta zaizkigu! Astelehenean, irailak 9, irekiko ditugu ateak, goizeko 09:00etatik aurrera. Jangela, zaintza eta garraio zerbitzua ere egun horretan jarriko ditugu martxan.
Urduritasuna eta negar malkoren bat edo beste ez da faltako. Baina irakasle eta lagunak berriz ikusteko irrika eta ilusioa izango ditugu ikasturte berriari ekiteko bidaide».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión