Getaria
Igaro berriak diren Salbatore Jaien balorazio positiboa egin du UdalakBoluntarioek eskainitako laguntza eskertu dute bereziki
2024ko Salbatore jaiak igaro berri dira eta Getariako Udalak bost egun horien inguruko balorazio positiboa egin du. Festa antolaketan lanean ibili diren arduradunei eskatu diegu, balorazioa bat egitea eta hona hemen beraiek nola ikusi dituzten Salbatore Jaiak.
Publicidad
«Salbatoreak jai herrikoiak izaten segitzen dute. Herriko elkarte eta norbanako askoren bolondres lanari esker aurrera ateratzen dira eta oraingoan ere horrela izan da. Horiei guztiei eskerrak eman nahi dizkie Udalak», esan dute lehendabizi. Garbi dago herriko eragileek festak aurrera ateratzeko ematen duten laguntza ezinbestekoa dela eta handia gainera. Herritar hauen guztien laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke festa egitaraua prestatzea eta boluntario lan hori eskertu beharra dago zalantzarik gabe.
Jaietan Jai-batzordeak adin eta mota desberdinei zuzendutako 70 ikuskizun inguru egon dira. Bertsoak, kontzertuak, jolasak, kirol txapelketak etab. Herriko txoko desberdinak girotu dituzte. Batzuk berriak, Balentziaga museoko sarrerakoa bezala eta beste batzuk, goiti-behera jaitsiera bezala, urte asko eta gero berriro ere bereskuratu direnak. Getariako Udala pozik dago herritarrek guztietan izan duten presentzi handiagatik.
Jai hauetan hainbat berritasun egon dira. Bata, datarekin zerikusia duena. Abuztuak 5ean, Salbatore egunaren bezperan, hasi ziren jaiak eta abuztuak 9an amaitu. Getariar askok adierazi bezala erabakia ona izan da eta gelditzeko etorri den aldaketa izan da. Bestea, 17 urte eta gero goiti-behera jaitsiera egin da aurtengoan. Ikusleen presentzia ikaragarria izanda ere, parte-hartzaileen kopurua handitzea izango da datorren urteko helburuetako bat. Udaletxeko balkoi nagusia girotu izan duen apaingarria berritu da. Herriko ezaugarri nagusiak jasotzen dituen arte-lan bat izan da oraingoan protagonista, Eneritz Tirados herritarrak egina. Udalak egindako lanagatik zoriondu nahi du Eneritz.
Udaleko Brigadako langileek egiten duten lana ere goraipatu nahi du Udalak. Egunean zehar herrian zehar pilatzen doan zikinkeria garbitu eta herria txukun-txukun esnatzeko egiten duen ezinbesteko lana eskertu nahi du Getariako Udalak.
Publicidad
Azkenik, Udalak berriro ere lehen lerrora ekarri nahi du Getariako kale eta txokoetan pertsonek aske bizitzeko duten eskubidea eta nahia. Indarkeria matxistak ez du lekurik herrian eta bihotz-bihotzez eskertu nahi ditu elkar-zaintzaren alde inplikatu diren herritar horiek. «Mila-mila esker!».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión