Igandean lehiatuko da San Anton Bira igeriketa zeharkaldia Getarian
GetaiTrik Triatloi klubak antolatuta, kezka dago azken boladan azaldu diren marmokek zer nolako eragina izan dezaketen proban
Juan Mari Zubiaurre
Getaria
Viernes, 14 de julio 2023, 18:24
Igandean ospatuko da IV. San Anton Bira igeriketa zeharkaldia goizeko 10:00etatik aurrera Getaitrik Triatloi klubak antolatuta. Ibilbide oso polita duen proba honek (2.600 metroko luzera du), Gaztetape hondartzatik atera eta San Anton mendia inguratuz Malkorbe hodartzan izaten du helmuga.
Publicidad
Dagoeneko aurtengo edizioan izena eman duten igerilarien kopurua ezagutzen da, 280 izango dira Gaztetapetik aterako diren kirolariak. Itsasoaren egoera aztertu beharko da, ez da ahaztu behar lehen edizioan egoera txarrean zegoela ikusita bertan behera utzi zela eta bestelako ibilbide bat egin zutela Malkorbetik atera eta bertan helmugaratuz.
Aurten beste kezka bat gehitu zaio antolaketari. Azken boladan Kantauri itsasoan azaldu diren marmokak (karabela portugaldarrak). Hordartzaraino heldu dira eta ziztadak ere izan dira. Horregatik Getaitriko antolakuntza elkarlanean ari da Gurutze Gorriarekin eta bai larunbatean zehar eta baita igandean zeharkaldia hasi aurretik ibilbidea aztertuko da igerilariek arriskurik ez dezaten izan.
Proba honek beste berezitasun bat ere izaten du, bukatutakoan, partaideak eta antolakuntzan lagundu dutenak elkarrekin parrillada batean biltzen dira, hegaluze goxoa janaz eta probaren inguruan solasean.
Getaria-Zarautz zeharkaldia
Ez da hau datozen egunetan izango den igeriketa-proba bakarra Getarian. Datorren asteburuan, uztailak 23an, beste itsas zeharkaldi bat egingo da, Getaria eta Zarautz arteko igeriketa proba hain zuzen. 51. edizioa beteko duena eta aski ezaguna igerilarien artean. Bertan izena emateko aukera uztailak 10ean itxi zen eta 3.000 partaide baino gehiagok konfirmatu dute bertan izango direla.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión