Getaria
Herri osoarena izan da garaipen hauOndarroan lehen aldiz TKE Ligan irabazi ondoren, getariarrek kirolariekin ospatu zuten
Asteburu paregabea izan da pasa berria getariarrentzat. Larunbatean Getariak Eusko Label Ligako lehen bandera eskuratu zuen Ondarroako uretan, estropada ikusgarri batean, eta igandean herriko estropada lehia-tzeaz gain, herritarrek harrera beroa egin zioten Esperantzako taldeari.
Publicidad
Eguraldi petrala izan zuten larunbatean arraunlariek XL. Ondarroako Bandera / Cikautxo Sari Nagusia lehiatzerakoan eta txanden artean haize aldaketak izan ziren. Denentzat egon zen txarra itsasoa baina honelako egoeretan Unax Eizagirre eta bere arraunlari taldeak maixutasun handia eta indarra erakusten dute eta euren txandan nagusi izan ondoren, txanda nagusian zer gertatzen zen ikusi behar.
Ezin izan zuten lau ontziek getariarren denbora hobetu eta TKE Ligako lehen trapua lortzen zuten Ion Larrañagaren mutilek. Zoramena zale eta kirolarien artean.
Baina igandean etxeko estropada zegoen jokoan eta ospakizunak eguerdirako utzi ziren. Uretan ez zuten lortu emaitzarik onena baina arraun zaleek zain zituzten bai itsasoratzean eta baita itzultzean bezperan egindako balentria mutilekin batera ospa-tzeko. Eguerdia luze joan zen eta bertako irudiak historiarako izango dira. GAEren lehen garaipena TKE Ligan eta hori ospatzeko moilatik atera ziren arraunlariak bandera eta guzti plazara igotzeko eta bertan herriari lortutako trapua dantzatzeko. Getaria osoa bertan zen. Zorionak mutilak.
Astearte honetan moilara
Astearte honetan Kontxara joan aurretik azken entrenamendua dutenez gure arraunlariek, denboraldian zehar emandako poza eskertzeko arratsaldeko 18:00etan Amabirjinan eta molla berrian agurtuko ditugu irteterakoan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión