Egitasmoan partaide izan diren enpresetako ordezkariak. AMAXKAR

Getaria

Harrera ona izan du Urola Kosta Udal Elkartearen ETE Digitala egitasmoak 25 enpresarekin

Helburua eskualdeko enpresa ertain zein txikiei beren industria 4.0 ibilbidea eraikitzen laguntzea da

Jueves, 11 de julio 2024, 19:52

'ETE Digitala' ekimenaren baitan enpresen topaketa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak eta harrera ezin hobea izan du. Jardunaldiak, eskualdeko enpresa txiki zein ertainei zuzenduta, helburu izan zuen hauei digitalizazio prozesuan laguntzea. Ion Arozena, Udal Elkarteko lehendakariaz gain, eta alderdi zein erakunde ezberdinetako ordezkariek ere bertan izan ziren. Guztira 25 enpresak hartu du parte.

Publicidad

Eskualdeko enpresen artean Getariako Giez-Berri egon da ETE Digitala egitasmoan, digitalizazio prozesuaren barne, 4.0 produktu eta teknologiaren txertaketarako aholkularitzan egin dute lan, eskualdeko beste bi enpresarekin batera, Gesalaga (Zarautz) eta Korta (Zumaia).

Jardunaldian parte hartu zuten enpresetako ordezkari guztiak bat etorri dira eta nabarmendu dute «digitalizazioa ezinbesteko urratsa dela enpresen eraginkortasuna eta lehiakortasuna bermatzeko».

Izan ere, gaur egun alor digitalak gero eta pisu handiagoa du enpresa munduan eta hori aintzat hartuta garatzen du Urola Kostako Udal Elkarteak 'ETE digitala Urola Kostan' egitasmoa, eskualdeko enpresa ertain zein txikiei beren Industria 4.0 ibilbidea eraikitzeko laguntzeko, digitalizazioaren alorrean urrats berriak eman eta data-estrategiak garatu ditzaten.

Hala, jardunaldian, Ion Arozena Udal Elkarteko lehendakariak ongietorria eman ostean, eraldaketa digitala ikuspegi humanista batetik aztertu eta ETE Digitala Urola Kostan programaren barruan, Jardunbide Oneko Gida aurkeztu da. Ondoren, mahai-ingurua egin eta ETE Digitala programaren inguruko informazio praktikoa eskaini zitzaien parte-hartzaileei.

Eraldaketa digitala, ikuspegi humanistatik arloan hauek izan dira parte hartu duten beste enpresak; Ferreteria Galdona (Zumaia), Ederto Harakin Taldea (Zumaia), Otzarreta Comunicación (Zarautz) eta Pavitec 2000 (Aia-Orio).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad