Getaria
XV. Goitibehera jaitsiera Salbatore Jaietan egingo da urte asko ondorenDagoeneko izena eman dezakete herriko 16 urtetik gorakoak
2007an egin zen azkenekoz goitibehera jaitsiera Getarian. Ia bi hamarkadaren ostean, ekimena berreskuratu eta XV. edizioa egingo da aurtengo Salbatore jaietan. Getariako Udalak eta Getaiko Gazte Asanbladak antolatuta, abuztuaren 8an izango da, arratsaldez. Partaideek GI-3391 errepidea ahalik eta azkarren jaistea izango dute helburu.
Publicidad
Joan den astelehenean, ekainaren 10ean, zabaldu zen izen-ematea eta hilaren 28ra arte egongo da irekita. Interesatuek turismo bulegoan apuntatu beharko dute eta izena ematerakoan, euren NANa aurkeztea derrigorrezkoa izango da.
Horrez gain, parte hartzaileek ezinbestean 16 urte beteta izan beharko dituzte jaitsieraren egunean eta talde bakoitza, gutxienez, bi lagunez osatuta egon beharko da. Era berean, lasterketa egunean laguntzeko, talde parte hartzaile bakoitzak bi boluntario lortu beharko ditu.
Parte hartuko duten goitibeherek jeitsiera egunean, goizean erakusketan egon beharko dute, frontoian edo plazan. Udalak adieraziko du leku zehatza momentua heltzean. Epaimahaiak momentu horretan baloratuko ditu egindako lanen originaltasun eta lana. Goitibehera guztiek 11:30ean plazan egon beharko dute egunean bertan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión