Amets Aizpurua San Anton jaietako saioan. AMAXKAR

Getaria

Goenaga, Olano eta Aizpurua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasean

Libe eta Amets apirilak 25ean Eskoriatzan eta 26an Zestoan arituko dira eta Danel maiatzak 5ean Altzon

Jueves, 11 de abril 2024, 20:24

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea Eskoriatzan hasiko da apirilaren 25ean. Bertan lehiatuko duten bertsolari zerrenda kaleratu dute eta hiru getariar bertsolari daude bertan, Amets Aizpurua Mancisidor (2005), Danel Olano Eizagirre (1997) eta Libe Goenaga Arrieta (1999).

Publicidad

Aipatuiriko sailkapen faseko estreinako saioan parte hartuko du Goenagak, beste zazpi bertsolarirekin batera, apirilaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan, Eskoriatzako Zaldibar antzokian. Hurrengo egunean, apirilaren 26an, Aizpuruaren txanda izango da. Hark Zestoako kultur etxean egingo den saioan parte hartuko du. Olano, berriz, maiatzaren 5ean, Altzon arituko da.

Sailkapen faseak apirilaren 25etik ekainaren 2ra iraungo du eta bitarte horretan, 20 saio jokatuko dituzte, bi itzulitan. 74 bertsolari ariko dira kantuan, eta horietatik 48 sailkatuko dira bigarren itzulirako. Udazkenerako txartela, aldiz, 34 bertsolarik lortuko dute.

Saio horietarako sarrerak, dagoeneko, eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Lehen itzuliko 12 saioak ostegun nahiz ostiraletan izango dira. Bigarren itzuliko zortziak, berriz, larunbat eta igandetan.

Sailkapen faseko lehen itzuliko saioetako bat Getarian izango da; zehazki, maiatzaren 9an, 19:00etan hasita, Iturzaeta Herri Eskolako aretoan. Uxune Areizaga Aranberri getariarrak gidatuko du emanaldia eta Txomin Azpiroz De Pedro, Odei Lopez Larrauri, Oier Aizpurua Olaizola, Urko Arregi Markuleta, Jon Altuna Arteaga eta Ekain Tolaretxipi Errazti arituko dira bertsotan.

Publicidad

Txapelketako gai-jartzaileen artean, Areizagaz gain, Ane Ezenarro Beristain Getariako bizilaguna ere arituko da. Hark Orioko eta Elgetako saioak gidatuko ditu, hurrenez hurren, maiatzaren 3an eta ekainaren 1ean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad