Libe Goenaga Soraluzeko saian bertsotan oholtza gainean. BERTSOZALE

Getaria

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan abestuko du Libe Goenagak

Soraluzen 282,5 puntu lortu zituen getariarrak eta aurrekoekin batuta 18. postuan geratu da A multzoan

Miércoles, 5 de junio 2024, 20:39

Libe Goenaga Arrieta getariar bertsolariak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartzeko eskubidea lortu du. Ez da bide erraza izan.

Publicidad

Soraluzeko herri antzokian kantuan izan zen igande arratsaldean bigarren kanporaketan eta epaileek 282,5 puntu eman zizkioten bere lana aztertu ondoren. Bosgarren sailkatzen zen kanporaketa honetan.

Gipuzkoa Bertsotaneko azken bi saioak jokatu ondoren, sailkapen orokorra ezarri zen bi mul-tzoetan eta bakoitzeko lehen 17ak sailkatzen ziren Gipuzkoako Bertsolari Txapelketara.

Ordura arte lehiatutako bi kanporaketetan lortutako puntuazioa batu egiten da eta Libek 330 eta 282,5 eskuratu zituen, beraz, 612,5 puntu zituen.

Hasiera batean sailkapen orokorreko A multzoan 18. tokian zegoen baina Manex Astigarragak uko egin dio Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan abesteari eta ondorioz, bere ordez Libe Goenagak abestuko du. Beste 33 bertsolariekin izango da getariarra kantuan. Zorte on Libe.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad