Getaria
Getariatik Meagasera doan errepidea moztu egingo duteEkainaren 3tik aurrera erabat moztuko da 08:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 18:00etara lanak burutzen diren bitartean
UTE Mendebaldeak, artapen lanetarako Gipuzkoako Foru Aldundiko enpresa esleipendunak jakinarazi du, ekainaren 3tik ekainaren 28ra arte gutxi gorabehera, GI-3391 errepidean (Getariatik Meagasera doan errepidea) harri-lubeta eta zapata eraikin lanak egingo direla 3+730 KPan.
Publicidad
Inguru horretan errepideak duen zabalera dela eta, autoak eta eraikuntza lantaldeak (hondeamakina, hormigoizko hesiak...) ezin izango dira gurutzatu eta horregatik lanak egin ahal izateko errepidea erabat moztuko da 8:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 18:00etara lanak irauten duten bitartean.
Lanak ahalik eta lasterren amaitzeko eta inguruko bizilagunei eragindako eragozpenak murrizteko, errepidetik ahalik eta gutxien igarotzeko eskertuko li-tzateke aipatutako orduetan.
Enpresak adierazi duenez, «ordezko bide gisa, GI-2633 eta GI-3760 errepideak erabiltzea gomendatzen dugu, lanak burutzen diren bitartean».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión