Elkanoren eskultura Getarian, itsasoari begira Félix morquecho

Getaria-Sanlucar Ibilbideak Elkanoren figura hartuko du ardatz

Turismo-produktu gisa diseinatuko da Eusko Jaurlaritza, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa eta Andaluziako gobernuek sustatuta

i.altuna

Donostia

Domingo, 21 de marzo 2021

Bidaiari, abenturazale eta kirolariz osatutako sei laguneko talde batek bizikletaz Penintsula zeharkatu zuen irailaren. Ekimenak Magallanes-Elkano Espedizioa izena jaso zuen eta Elkano Fundazioak eta Andaluziako Juntako Turismo Kontseilaritzak elkarlanean garatu zuten, ibilbide historiko eta kultural batean Juan Sebastian Elkano euskal itsasgizonaren nabigazioari lotutako hainbat herri elkartzeko helburuarekin eta baita bidaiarekin lotuta dauden gaur egungo gaiei buruz hausnartzeko. Getariatik irten eta Sevillaraino, 1.605 kilometro egin zituzten txirrindulariek, duela 500 urte lehen zirkumnabigazioaren historiaren parte izan ziren Gaztela eta Leongo eta Gaztela-Mantxako lurraldeak zeharkatuta.

Publicidad

Taldeak izandako bizipenetan oinarrituta, historia eta kultura-ibilbide pilotu bat diseinatu da lehen mundu-bira jendarteratzeko Elkanoren figura ardatz hartuta, baina formatu berrien bidez eta gertatutakoari buruzko hainbat ikuspegi eta kontakizun uztartuz. Eta proiektu honetan parte hartuko duten erakundeak lanean hasi dira dagoeneko. Hilabete hasieran Eusko Jaurlaritza, Madrilen duen ordezkaritzan bildu zen Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Extremadura eta Andaluziako Gobernuetako turismoaren sustapenaren arduradunekin, Getaria-Sanlúcar Ibilbidea turismo-produktu gisa diseinatzen hasteko eta Estatuko eta nazioarteko merkatuetan batera sustatzeko.

Kontakizuna osatu

Bileran, ibilbidearen parte izango diren puntuak eta haien garrantzi historikoa modu bateratuan identifikatzeko konpromisoa hartu zen. Izan ere, gizakia ilargira iristearekin parekatu den itsas balentria bat da Juan Sebastian Elkanok osatu zuen lehen zirkumnabigazioa, bertan parte hartu zuten kideek izan zituzten zailtasun teknikoengatik, ekintzak izan zuen garrantzi ekonomiko eta kulturalarengatik, eta kide horiek bizi behar izan zituzten nekeengatik. Hurrengo asteetan, turismo agentzietako teknikariek autonomia-erkidego bakoitzaren turismo, kultura eta historia-edukiak identifikatzen lan egingo dute, eta ikerketa-lan horren ondoren kontakizun bat osatuko da ibilbideko mugarri bakoitza hainbat etapa eginez lotzeko. Etapa horiek eginez esperientzia berezia benetan bizitzeko aukera egongo da.

Guztien helburua, datorren urtean ibilbide hau sustatu eta merkaratzen hastea izango da. Proiektuan parte hartzen duten autonomia-erkidegoek publikoarentzako eta profesionalentzako antolatutako azoka eta topaketetan elkarrekin aurkeztuko dute Getaria-Sanlucar Ibilbidea. Ekimena eta izango duen balio turistikoaren aurrerapen bat maiatzean egingo den Fitur azokan ikusi ahalko da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad