Txeruko helduak. AMAXKAR

Getaria

Euskal Jaia 2024 antolatu du Getariak

Ostiral honetan Gure Txeru dantza taldearen saioa izango da eta larunbatean egun osoko egitaraua

Miércoles, 22 de mayo 2024, 20:11

Dadator 2024ko Euskal Jaia. Ostiral eta larunbatean ekimen ezberdinak izango dira herria. Horrela, ostiralhonetan frontoian, Gure Txeru Dantza Taldearen emanaldia izango da, arratsaldeko 18:30ean haurren dantza emanaldiarekin eta 22:00etan, 'Dantza Herri' dantza ikuskizuna, Gure Txeru helduen dantza taldearen eskutik.

Publicidad

Emanaldi honetako musikariak Pepita Enbil Musika Eskolakoak, Musika Banda eta Gazte Alaiak txistulariak izango dira.

Larunbatean, goizetik Diana egingo da txistulari, trikitilari eta panderojoleak Sahatsaga Goitik aterako dira. Goizeko 09:00etan Gazte Alaiak taldeko txistulariak abiatuko dira eta 10:00etan Musika Eskolako trikitilari eta pandero-joleak eta Enbilen Pepitak panderistak izango dira.

Goizeko 11:30ean, musika eskolako trikitilari haurrak, alde zaharrean kalez kale eta plazan ibiliko dira. 12:30etik aurrera kantu-jira egingo da Arrai Zopa taldearekin batera.

Arratsaldean, 18:30ean, Jaiki Hadi taldearekin emanaldia... muxikoak eta beste dantzak, plazan. Bitartean, mikro irekia irrintzaik botatzeko. Azken urteetan egin den bezala, irrintzi onena sarituko da. Ondoren, Larrain Dantza, plazan.

Gaueko 22:30ean, erromeria egingo da herriko plazan Trikiteens taldearen musikarekin. Horrez gain, Saralegi taloak jateko aukera izango da, Zampano garagardoa Km0 eta abar frontoian. Eguna jantzi du Udalak eta orain herritarrek jantzi beharko dute egun honetarako.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad