Esperantza Lekittarrarekin borrokan Bueuko estropadan. Amaieran nagusi izan ziren getariarrak. ACT

Getaria

Esperantzak hasiera bikaina eman dio Eusko Label Ligari Galizian

Seigarren eta laugarren sailkatu ziren A Coruña eta Bueun, eta Unax Eizagirre patroi onena izendatu dute

Lunes, 1 de julio 2024, 20:30

Ez da jakiten bakoitzaren prestaketa nolakoa izan den benetako lehia hasi bitartean. Larunbatean Galiziako uretan eman zitzaion Eusko Label Ligari hasirera eta igandean beste saioa izan zuten.

Publicidad

Bidaia luzea egin eta lehen estropada A Coruñan zuten, VIII Bandeira Cidade da Coruña. Zozketa bidez erabaki ziren txandak eta Esperantzak azkenean lehiatu zuen. Beste guztien denborak ezagutzen zituzten baina bandera jaisten denean bakoitzak barnean duen dena eman behar du, talde lana ondo egin eta baita maniobrak egoki burutu.

Dena atera zitzaien ondo getariarrei. Ontzian, Etxabe, Miralles, Manterola, Gomez. Gurutxarri, Rodriguez, Gorostiaga, Iraola, De la Hoz, Eizagirre, Castillo, Gurrutxaga eta Etxaniz jarri zituen Ion Larrañagak eta patroi Unax.

Bermeo, amaieran garaile, nagusi izan zen txandan eta getariarrek ondo borrokatu zuten beste bi aurkariekin helmugan sailkapen orokorrean seigarren bukatzeko, Oriotik hiru segundo eskasetara.

Emaitza honek lasaitasuna eman zien arraunlari eta zaleei eta igandean Bueun lehiatu behar zuten bigarren saioan. Bigarren txandan kokatuta ziren Larrañagaren mutilak III Bandera Concello de Bueu nork irabaziko zuen erabakitzeko. Sorpresa gutxi, Bermeo berriz nagusi.

Herritarren begirada, ordea, bigarren txandan zegoen eta lehia polita izan zuten Orio eta Getariak. Traineruko tostetan aldaketak, Andde Etxaniz, Jokin Aizpuru, Daniel Ariztimuño, Gorka Olasagasti eta Jon Ander Zelaiaran sartu ziren, De la Hoz, Gurrutxaga, Gurutxarri, Manterola eta Mirallesen tokian.

Publicidad

Galiziara joan ziren denek izan zuten beraz aukera Esperantzan arraunean egiteko. Eta albistea zera da, maila oso onean lehiatu zutela bi ontziek bost aldaketa egin arren. Getariarrak bigarren sartu ziren helmugan eta sailkapen orokorrean laugarren postuan amaitu zuten. Hori gutxi bada, patroi onenaren sailkapenean Unax Eizagirre dugu buruan bi estropadak amaituta, 23 puntu batu ditu eta bigarren dagoen Bermeoko lemaizainak, Gorka Aranberrik, 20 ditu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad