Eragiyok abesbatza gaur berriz Getarian kantuan izango da.

Getaria

Eragiyok abesbatza kantuan izango da gaur iluntzean elizan

Abesbatza honek Getarian abesten duen hirugarren aldia da

Viernes, 5 de mayo 2023, 22:11

Jarduerez betetako hiru egunetan, larunbata abesbatzen kontzertuaren eguna izaten da, eta aurten Eragiyok izango da protagonista. Getarian abesten duen hirugarren aldia da. 2019an Salbatore jaien atarian aritu zen eta kaleko emanaldia eskaini zuen. 2021ean, berriz, Salbatore Deuna Abesbatzaren mendeurrenerako antolatutako abesbatza ziklo handian parte hartu zuen.

Publicidad

Gaur, Salbatore Deunaren elizan abestuko du 20:30etik aurrera Antxua Egunaren ekitaldien barruan. Kontzerturako hainbat berritasun izango dituen egitaraua prestatu du koruak. Saioaren hasieran bi opera-pasarte eman eta gero, pieza berriei tokia utziko diete. Batetik, Rosalia de Castro galizarraren Negra sombra olerkiaren bertsoak hartuz Xoán Montesek moldatutako pieza entzun ahal izango da. Bestetik, Emlio Arrieta nafarrak idatzitako Marina opera ezagunaren Coro de marineros. Ondoren euskal musikak tarte nagusia izango du kontzertuan, eta hortxe etorriko da Eragiyokek lehen aldiz abestuko duen beste pieza, Juan Jose Gainzaren Euskal-Erria

Programa euskal doinuekin osatuko da, eta horrela Ara nun diran, Bigarren kalez kale edo Maite moduko obra ezagunak entzun ahal izango dira besteak beste, Ander Simalen zuzendaritzapean eta Miren Gabirondo pianoz eta eskusoinuz lagunduta.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad