Getariar gazteak borntzezko dominak soinean dituztela. GAE

Getaria

Brontzezko domina lortu dute Gipuzkoako Batel Ligan kadeteek

Hirugarren amaitu dute Liga GAEko promesa mailako mutilek baina Gipuzkoako Txapelketan laugarrenak izan dira

Martes, 16 de abril 2024, 20:39

Bukatu da aurtengo batelen Gipuzkoako Liga eta Getariako Arraun Elkarteko promesa mailako mutilak, hirugarren amaituta, brontzezko dominarekin itzuli dira San Pedrotik

Publicidad

Ligan ondo hasi ziren getariarrak baina jardunaldiak aurrera zihoazela ikusi da zertxobait nekatuta heldu direla amaierara eta Zumaiako batelak asko estutu du sailkapena. Zorionez ondo eutsi diote getariarrek hirugarren postuari eta brontzezko dominarekin itzuli ziren San Pedrotik, larunbateko ligako azken saioa amaituta.

Igandean toki berean lehiatzen zen Gipuzkoako Txapelketa eta esan bezala, nekatuta iritxi dira denboraldi amaierara. Finalean, ligan bezala, San Juan eta San Pedro nagusitu ziren bi lehen postuetan eta getariarrek Zumaiarekin zuten lehia.

Tamalez lau segundoko aldearekin zumaiarrek amaitu zuten hirugarren eta getariarrek txokolatezko dominarekin konformatu behar. Dena den, zorionak eta jarraitu horrela mutilak. Jubenil mutilak ere Txapelketako Federazio finalean izan ziren bigarren amaituz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad