Getaria
Arraun festa gaur eta bihar Zarautzen Getariako estropada heldu bitarteanEsperantzak Galiziako emaitzak errepikatu nahi ditu etxeko saioa heldu bitartean
Gora dator Esperantza. Hori dirudi behintzat azken asteburuko emaitzak ikusi ondoren. Gaur eta bihar, getariar arraun zaleek oinez joateko aukera izango dute herriko mutilen saioak zuzenean ikustera, Zarautzen izango baitira bertoko ikurriñaren estropadak.
Publicidad
Herriko portutik aterako dira bai Euskotren Ligako emakumezkoak eta baita Eusko Label Ligako gizonezkoak ere. Gaur Esperantzak XLVIII. Zarauzko Ikurriña lehiatuko du. Lehendabizi emakumezkoak arituko dira eta jarraian 18:21ean hasiko dira gizonezkoen txandak. Ion Larrañagaren mutilak bigarren txandan aterako dira. Hondarribia, San Juan eta Lekittarrarekin batera. Gaurko sailkapenaren arabera antolatuko dira bihar eguerdiko txandak, emakumezkoak lehendabizi eta gizonezkoak ondoren. Getariarrak non kokatuko diren gaur jakingo dugu baina lehen txanda 12:21ean hasiko da. Espero dezagun gutxienez bigarrengoan ikustea gure Esperantza.
Eusko Label Ligak ez du etenik eta datorren asteburuan beste bi saio izango dira, Ondarroan larunbatean eta igandean etxean, XVI. Getariako Ikurriña-Ameztoi Sari Nagusia. Estropada hau ere eguerdiko 12:21ean hasiko da.
Trafikoan eragina
Trafikoan eragina izango du estropada honek. Horrela, Eusko Label eta Euskotren Ligetako estropadak lehiatuko direnez eta estropada hauen azpiegiturak hartzen duen tokia dela eta, Zarautz eta Getaria arteko errepidearen zati batean, bigarren tunelaren ondoren, semaforo bidez kontrolatuko da pasabidea. Honela izango da gaurko 14:30etik biharko 16:00etara bitartean.
Errepideataz ari garenez, gogoratu baita atzo gauean bezala, gaur ere Andra Mari Jaiak ospatzen direnez Zarautzen, gauez egiten dituzten su artifizialen erakustaldiak errepide mozketa ekartzen duela suak irauten duten bitartean, 22:45etik 00:00etara N-634 errepidean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión