Aintzane Ezenarro.

Getaria

Aintzane Ezenarro izango da EITBko memoria edukien arloburua

2015etik 2024ra Gogora Institutuaren zuzendaria izan ondoren, orain, Iñigo Caminoren tokia beteko du getariarrak

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Jueves, 11 de septiembre 2025

EITBren administrazio kontseiluko bileran eman du zuzendaritzak izendapenaren berri eta ondorioz aurrerantzean EITBko memoria edukien arloburua izango da Aintzane Ezenarro getariarra.

Publicidad

2015etik 2024ra Gogora Institutuaren zuzendaria izan zen Aintzane Ezenarro, baina joan den urtean, Eusko Jaurlaritzan EAJren eta PSE-EEren arteko sailen banaketa berria egin ondoren, memoria historikoaren gaiak sozialisten esku gelditu ziren.

Horrek eragina izan zuen Ezenarroren postuan eta Gogora-tik kendu egin zuten herritarra, eta PSE-EEk Alberto Alonso aukeratu zuen postu horretarako.

Orain, EITB talde publikoak memoria historikoarekin lotutako edukien arloburu kargua betetzeko hautatu du Ezenarro.

Batez ere ETBrekin lotutako memoria edukiak koordinatuko ditu Ezenarrok EITBren administrazio kontseiluko zuzendaritzak jakitera eman duenez.

Baina Ezenarroren egitekoa ez da izango albistegietako eduki editorialetan eragitea. Aurretik, Iñigo Camino zen EITBko arloburua sail horretan. Urtebete egin du lan kargu horretan Caminok eta orain beste lan bat egiteko joan da EITBtik.

Ezenarro kazetaritzako eta zientzia politikoetako lizentziatua da, Euskal Herriko Unibertsitatean. Kazetari lanetan aritua da, El Mundo egunkarian, ekoiztetxe batean eta Elkarriren aldizkarian.

Azkeneko hilabeteetan, Ezenarrok irakasleen formakuntzaren inguruko master bat egin du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad