Azpeitia
Xeye atletismo taldea, Espainiako txapelketanViernes, 21 de noviembre 2025, 20:21
Xeye atletismo taldeko 16 urtez azpiko nesken eta mutilen talde banak Espainiako Kros Txapelketa jokatuko dute bihar igandea, hilak 23, Burgosen. Atapuercako XXI. Nazioarteko Krosean lehiatuko dira eta bertan izango Xeyeko korrikalari azpeitiar nahiz azkoitiarrak. 3.250 metroko lasterketak jokatuko dituzte. Mutilen taldea Julen Zialtzetak, Jakes Zubizarretak, Oier Arrizabalagak, Markel Lorenzok eta Unax Artetxek osatuko dute. Nesken taldea, berriz, Ane Boschek, Ane Arregik, Udane Nuinek, Laia Urrestillak, Ainhize Subinasek, Amaia Azkoitiak eta Intza Etxeberriak osatuko dute.69. Donostiako Nazioarteko krosa jokatu zuten duela gutxi eta Azkoiti-Azpeitiko korrikalariek han lortu zuten Espainiako txapelketarako sailkatzea.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión