Udako musika printzak egitasmoak hiru kontzertu eskainiko ditu
Ostegun honetan, hilak 11, izango da estreinakoa eta 18an eta 20an, hurrenak. Herriko txoko esanguratsuak musika klasikoz beteko dituzte
Azpeitia
Lunes, 8 de julio 2024, 19:17
«Azpeitiko ondarea eta musika batzea; musika klasikoa edota horren ohikoak ez diren proposamenak agertokira azaleratzea», hori da Udako musika printzak egitasmoak herrira ekarriko duena. Hala azaldu du Ignacio Arakistain musikoak eta zikloaren antolatzaileetakoak.
Publicidad
Laugarrenez izango da egitasmoa eta Udaleko Aitor Larrañaga kultura zinegotziaren esanetan «musika klasikoa zuzenean entzuteko aukera paregabea» bihurtuko da.
Edizio honetan, poesiak ere protagonismoa hartuko du. Hori dela eta, aurkezpenean izan ziren baita ere Maite Lopez Las Heras idazlea eta Alaitz Artola musikaria, biak ala biak «oso eskertuta» egitasmoan parte hartzeko emandako aukeragatik.
Musika klasikoa entzuteko aukera izateaz gain, herriko ondarea indarrean jarri nahi du egitasmoak. Hala, kontzertuak ez ohiko lekuetan izango dira, Olazko Andre Mariaren baselizan, Loiolako Ignazio Hiribideko 'Amatasuna' eskulturaren ondoan eta Loiolako basilikan izango dira.
Ostegunean, 21:00etan, Olatzen Alaitz Artolak eta Julen Arzamendik pianoa eta biolin kontzertua eskainiko dute.
Uztailaren 18an, 21:00etan, Amatasuna eskulturaren alboan Garazi Navas, Maite López Las Heras eta Ignacio Arakistainek musika eta poesia uztartuko dituzte. Azkenik, hilaren 20an, 20:00etan, Loiolako basilikan izango dira Mikel Ansola eta Ignacio Arakistain. Organo kontzertua eskainiko dute, lau eskutara.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión