Azpeitia

Saneloi jaiei jarraipena emango diete gaur, larunbata, Landeta auzoan

E. A.

Azpeitia.

Viernes, 5 de diciembre 2025, 20:23

Astelehenean, bazkari batekin ospatu zuten Landetan Saneloi Eguna eta aurretik festa giroa nagusitu zen asteburuan. Larunbat honetan izango dute jarraipena festek. izan ere, auzoan sokamuturrak eta abereekin antolatutako ekitaldien arrakasta ikusita, aurtengoan hauen ikus-kizunak antolatu ahal izateko debekua kentzeko zain egon dira antolatzaileak. Behin hori gainditutan, gaur zapatuan, egun osoko festa izango dute. 12:00etan, azoka eta animalien erakusketa izango dituzte eta pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera ere izango da, 13:00etan, poniekin ibilaldiak egiteko aukera izango dute txikitxoek, Lopene ganadutegikoen eskutik. Ordu erdi beranduago, 13:30ean hasita, Iagomagoren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da.

Publicidad

Arratsaldeko 14:30ean, bazkaria izango dute auzotarrek Lau Bide jatetxean eta eguna borobiltzeko, 16:30ean, sokamuturra izango da, Albara ganadutegiaren eskutik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad