Lopene ganadutegia eta bertako behia 'Vela'-rekin aritutako herritar taldea nagusi IV. Behi Suhar Egunean
Bestalde, IV. Euskal Herriko Uztai Txapelketan, Joanes Balenciaga eta Ander Lizarralde izan ziren onenak
ELI AIZPURU
azpeitia.
Martes, 13 de octubre 2020, 00:24
Inguruko ganadutegiei laguntzeko asmoz, IV. Behi Suhar Eguna antolatu zuen igandean Euskal Zezenzale Elkarteak. Ikuskizuna sortu zuen zezen plazan. Bi jaialdi zeuden antolatuta eta bietan sarrera guztiak agortu ziren.
Publicidad
Jaialdi nagusian, arratsaldean, behirik suharrena aukeratu zuten eta baita ganaduekin lanean aritutako talderik onena ere. Lopene ganadutegiarentzat izan zen txapela. Izan ere, bertako 'Vela' behia izan zen suharrena, hau da, ausartena. Talderik onena berriz, berarekin aritutako azpeitiar taldea, Iker Segurolak, Urko Arrietak, Eneko Martijak eta Ander Carpinterok osatutakoa izendatu zuten epaimahaikideek.
Hamar ganadutegik hartu zuten parte lehian: Bergarako Zezenak, Manzarbeitia, Leizarran, Marques de Saka, Ibiri, Lopene, Zelai Luze, Arno, Ruso eta Azpeitiko Berrosuetak. Behi bakoitzarekin launa errekortari aritu ziren eta ikuskizun polita eskaini zuten. Horren adibide, ikusleak. eserlekuetatik mugitu gabe egon baitziren, euriak euri.
Goizeko saioan, IV. Euskal Herriko Uztai txapelketa jokatu zen. Lehia estua ikusteko aukera izan zuten zezen plazara gerturatu ziren ikusleek. Izan ere, parte hartu zuten bikote gehienek uztai bat sartzea lortu zuten. Berdinketa egon zenez, epaimahaiak , uztaia azkarren sartu zuen bikotea izendatu zuen irabazle. Horrenbestez, Joanes Balentziaga azkoitiarrak eta Ander Lizarralde billabonatarrak jantzi zuten txapela.
Behirik onenari ere eman zioten saria eta hau Bergarako Zezenak ganadutegiko 'Begibeltz'-entzat izan zen, hain justu ere, bikote irabazleari egokitu zitzaiona.
Uztai txapelketa amaitzean, neska errekortarien ikuskizuna zegoen aurreikusita. Neska bakarrak hartu zuen parte, June Urain azpeitiarrak. Bakarrik agertu izanagatik ez zen ordea kokildu herritarra eta pare bat errekorte egitera atera zen plazara ikusleen txalo zaparrada artean. Ikuskizuna borobiltzeko, Ander Carpintero errekortadore azpeitiarra ere alboan izan zuen. Goizeko jaialdian, Xabier Iturralde, Urko Arrieta eta Eneko Martija herritarrak ere aritu ziren.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión