Ver 18 fotos
Azpeitia
Lizeaga nagusi Santio Eguneko 51. Sagardo TxapelketanBaserritarren eguna. Ohi bezala, jende ugari elkartu zen atzo Azpeitiko plazan Santio Eguneko ohiturarekin jarraitzeko. Nahikoa sagardo edan eta txekor eta hegaluze pintxoak jateko aukera izan zuten.
Azpeitiarrak festarako gogoarekin daude. San Inazio jaien atarian, Santio Eguna ospatu zuten atzo eta Baserritarren Eguna izanda, sagardoaz, hegaluze pintxoez, gaztaz eta ganadu erakusketaz gozatzeko aukera izan zuten, besteak beste.
23 sagardogilek hartu zuten parte 51.enez jokatu zen txapelketan. Ohi bezala, plazako arku bakoitzeko sagardogile bat zegoen. Epaimahaiko kideak, berriz, kioskoan. Banan banan guztiak probatu eta bi sagardoren puntuazioak berdinak atera ziren, 131na puntu lortu zituzten. Berriro egin zuten dastaketa epaimahaikideek eta Lizeaga izan zen txapelduna. Bigarren postuan Aburuza sailkatu zen eta hirugarren lekua Alorrenearentzat izan zen.
Sagardoarekin batera, 25. Gazta Lehiaketa ere izan zen. 32 gaztagilek hartu zute parte eta saria Munaingo, Arabako gaztagile batentzat izan zen, Zabaletarentzat hain zuzen ere. Beraren-tzat izan ziren epaimahaikoen 338 puntu. Bigarren saria ere Arabara joan zen, Ilarduiara. La Lezek jaso zuen (336 puntu). Hirugarren postuan Egozkueko (Nafarroa) Loperena sailkatu zen, 319 punturekin.
25. Gazta Lehiaketa ere izan zen eta saria Arabako Zabaletarentzat izan zen. Bigarren La Leze eta gero Loperena sailkatu ziren
Jende ugari gerturatu zen plazara Baserritarren Egunari ohore egitera. Goizean zehar, Ilunpe pilota elkartekoen Cesar Valderde sariko finalak, Napar Zuzterrak taldekoen Nafarroako banderari gorazarrea edota eskualdeko ganadu erakusketaz gozatu ahal izan zuten. Arratsaldean, errekortarien txapelketa jokatu zen eta Donejakuen aldiz, Mute zirku ikuskizuna izan zen. Eguna amaitzeko, Jainekin txarangak alaitu zituen kaleak. Landetatik abiatu eta kalez jale ibili zen.