Jose Ramon Varela: «Ehortetxean lanean udaltzain gisa baino arazo gutxiago nituen»
Azpeitia. Plazako gozoki dendan, familia negozioan, «lasai» bizi da Joxe Ramon Varela. Azpeitiarrak ondo ezagutzeko balio izan dioten bestelako lanak ere izan ditu
L
eku bat ezagutu nahi dugunean, erdigunera edo Alde Zaharrera joan ohi gara edozein bidaiatan, bertan baitago herriaren bihotza eta bertan islatzen baita herritarren egunerokotasuna. Horregatik ezagutzen ditu ondo herritarrak Joxe Ramon Varelak. Eguneko ordu asko igarotzen baititu plazan. 'Joxelito' gozo-dendako arduraduna da bera. Familia guztiak izan du ardura hori urteetan eta varelatarrak aski ezagunak dira herrian horrexegatik. 57 urte ditu Joxe Ramonek eta denbora honetan guztian asko izan dira dendatik igaro diren herritarrak. Ondo ezagutzen du Azpeitia eta baita azpeitiarrak ere.
Erdikalean jaiotakoa da eta bederatzi urte besterik ez zituela herriko kanpoaldera, Enparangainera, joan zen bizitzera familia. Bost anai-arreba dira eta gaztetan hasi zen Joxe Ramon etxean laguntzen. «Hamabi urterekin udan zehar, lehengo gozo dendako nagusiei laguntzen hasi nintzen, abuztu batean aurrena eta gero igandetan», orduan plazan kiosko bat zuten.«Gero, haiek laga zutenean, guk hartu genuen, familian». Varelatarrena izan da Joxelito urte hauetan guztietan eta laguntza eman badu ere, bertan finko lanean segi aurretik, herria ondo ezagutarazi dioten beste lanbideak ere izan ditu: hala, udaltzaina izan da, baita ehortetxeko langilea ere. «Udaltzaina nintzenean ez zitzaidan gustatzen ezaguna izatea, baina gero funerarian, berdin zitzaidan». Horren arrazoia? «Funerarian nahi eta nahi ez, aguantatu egin behar ninduten, ez zegoen beste erremediorik. Han ez dago beste aukerarik».

AZPEITIA
Comarca:
Urola Kosta
Habitantes:
15.320
Euskaldunes (2021):
82,95 %
221,32 hab/Km2
Densidad población:
Tasa de paro (2022):
6,4 %
Renta personal (2021):
23.801 €
Altitud:
80 m.
Superficie:
6.922 Ha

AZPEITIA
Urola Kosta
Comarca:
Habitantes:
15.320
Euskaldunes (2021):
82,95 %
221,32 hab/Km2
Densidad población:
Tasa de paro (2022):
6,4 %
Renta personal (2021):
23.801 €
Altitud:
80 m.
Superficie:
6.922 Ha

AZPEITIA
Comarca:
Urola Kosta
Habitantes:
15.320
Euskaldunes (2021):
82,95 %
221,32 hab/Km2
Densidad población:
Tasa de paro (2022):
6,4 %
Renta personal (2021):
23.801 €
Altitud:
80 m.
Superficie:
6.922 Ha

AZPEITIA
Comarca:
Urola Kosta
Habitantes:
15.320
Euskaldunes (2021):
82,95 %
221,32 hab/Km2
Densidad población:
Tasa de paro (2022):
6,4 %
Renta personal (2021):
23.801 €
Altitud:
80 m.
Superficie:
6.922 Ha
Dirudienez, ehortetxean ez zuen arazorik izan gainerako herritarrekin. Bai ordea, udaltzaina zen garaian. «Gehiago ezagutzen da herria eta baita herritarrak ere», dio, «gauza batzuetako hobea da eta beste gauza batzuetarako, berriz, ez».
Batik bat, isunekin izan ohi zituen arazoak baina «ez nuen 'folloi' asko izan», gogoratzen du. Badu buruan okerren eramaten zuen zerbait, ordea. «Multa bat ipini eta gero, atzetik, beste norbait etorri eta hura kentzea» zen gaizkien eramaten zuena, «Zure lana alferrik egiten zenuen. Herri txiki hauetan asko begiratzen da nor zaren, zer familiatakoa zaren, alegia», dio. Egun, udaltzain asko kanpotarrak dira eta «agian, oraingo berriekin ez da hori gertatzen baina azpeitiarra izanda, bai».
Ofizioa aldatu zuenean eta ehortxean hasi «beste mundu» bat deskubritu omen zuen. Han ere, momentu gogorrak igaro zituen, batik bat, «ezagunak hiltzen» zirenean. Alde batera utzi du hori eta orain «lasai» dago, gozoki dendan.
Asko aldatu omen dira gauzak azken urteetan. Plaza bera, esaterako, «garai batean kotxeak aparkatzen zirenean, plazari buelta eman eta hanka egiten zuten gora. Orain autorik gabe, beste patxada bat dago».
Galiziarra zuen aita eta askotan joan ohi da han, San Vitorio de Ribas de Miñon, Lugon, duten etxera. 20 lagun baino ez dira bizi eta gustura bueltatzen da Azpeitira. «Hemen dena daukagu».
Nire herria
- – Nolakoa da Azpeitia?
– Herri polita da Azpeitia eta jende jatorra dago. Agian, eguraldia ez da hain ona baina...
- – Zer da gehien gustatzen zaizuna Azpeititik?
– Mendi aldea dut gustuko eta kanpora badago ere, Etumeta aldea. Berdea, ganadua... bake hori dut gustuko.
- - Zer gustatzen zaizu gutxien zure herritik?
– Jai egunetan ere lan egin behar izaten dut eta festa gehiegi dagoela, agian.
- – Herriko txokoren bat aurkeratu behar bazenu...
– 'Mataderi' aldea. Gaztetan asko ibiltzen nintzen handik eta oso polita ez bada ere, leku kuttuna da niretzat.
(22 de 88)
Próximo domingo... Baliarrain
¿Tienes una suscripción? Inicia sesión