Ilunpek zozkatutako otarreak badu jabea
Itsasi dantza taldeak ere otarre bat zozkatu du Santo Tomas egunez
Azpeitia
Lunes, 23 de diciembre 2024, 17:11
Ilunpe pilota elkarteak larunbatean zozkatu zuen bertako produktuez osatutako saskia, Patxi Azkargortaren oroimenezko finalak aprobetxatuta. 7439a izan da zenbaki saritua eta dagoeneko badu jabea.
Publicidad
Itsasi dantza taldeak ere otarre bat zozkatu du, Santo Tomas egunez, plazan jarri zuen postuan.
6.091 da zenbaki saritua, eta haren jabeak hilabeteko epea izango du saria jasotzeko. Horretarako, itsasieuskalkulturtaldea@gmail.com helbide elektronikora mezua bidali beharko du saria eskuratu ahal izateko.
Hilabeteko epean saridunik agertuko ez balitz, ordezko zenbakiarentzat izango da otarrea: 3.370 da ordezko zenbakia.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión