Kulturazen antolatutako sormen egonaldietako batean izan dira Oihana Arana eta Maria Alonso. KULTURAZ

Azpeitia

Igande honetan amaituko da sormen egonaldietan izena emateko epea

Igandean bertan, Oihana Aranak eta Maria Alonsok egonaldi horietako bati esker ondutako lana aurkeztuko dute Dinamoan, 12:30ean

Eli Aizpuru

Azpeitia

Miércoles, 24 de septiembre 2025, 20:50

Kulturaz Kultur Kooperatibak berriz ere zabalik du 2025eko sormen egonaldietarako deialdia. Sortzaileei euren proiektuak garatzeko denbora, lekua eta baliabideak eskaintzea du helburu programak, eta eskaerak aurkezteko epea irailaren 28an, igande honetan bertan, amaituko da.

Publicidad

Egonaldiak 2025eko urriaren hasieratik 2026ko urtarrilaren hasierara bitartean gauzatuko dira, Dinamoa Sormen Gunean . Hiru modalitate daude aukeran: #harri (osoa), #orri (sinplea) eta #ar (euskarazko antzerkirako berezia).

'Harri' egonaldi osoa, esku artean sormen proiektu bat duen sortzaile orori irekia dago. Edozein arte-diziplinatara, bakarka zein kolektiboan asmo bati sormen prozesu sakon bat eskaini nahi dionarentzat zuzendua dago. Prozesuaren edozein fasetan egonik ere denbora eta arreta zaindua eskaini nahi dutenen eskura baliabideak nahiz babesa eskaintzea da asmoa.

'Orri' edo egonaldi sinplea, modu errazean sormen proiektu bati denbora, lekua eta baliabideak eskaini asmoz egonaldi malgu bat egin nahi duen norbanako sortzaile eta kolektiboei zuzendua dago. Zeinahi sormen diziplinatan eta prozesuaren edozein fasetan egonik ere babesa eta bertako azpiegituren aukerak baliatu nahi dituzten sortzaileentzat da.

Azkenik, 'ar' edo antzerkia egonaldi mota, euskarazko antzezlan bat landu asmoa duten antzerkigile orori zabaldutako deialdia da. Bakarka zein modu kolektiboan sormen prozesuaren edozein fasetan antzerki obra bat ontzen ari denari, alegia. Euren jardunean ezinbestekoak diren lan saioak baliabide egokiekin egin ahal izateko euskarazko antzerkigintzari eskainitako deialdia da.

Publicidad

Informazio gehiago eta eskaera orria eskuragarri daude Kulturazen webgunean, honako atari honetan: www.kulturaz.eus/dinamoa.

HJZ edo akabatu egin zaitugu?

Oihana Arana eta Maria Alonsok Kulturaz kooperatibak eskaintzen dituen sormen egonaldia egin zuten elkarrekin otsailean eta uztailean, eta emaitza igande honetan bertan aurkeztuko dute, Dinamoa Sormen Gunean. Emanaldia 12:30ean izango da ikusgai.

Bi artistek 'HJZ edo akabatu egin zaitugu?' izeneko «autoetnografia eszenikoa» garatu dute Kulturazek eskaintzen dituen sormen egonaldien baitan. Hala azaldu dute euren lana artistek.

«Formatu txikiko performancea» izango da non, kulturazek aurreratu duenez, eta bi protagonistek «orain arte egindako bide artistikoa ondratuko dute».

Publicidad

Alonsok eta Aranak Gizarte Antropologia masterrean ezagutu zuten elkar. Bertan ikusi zuten erritualak, mitologia, etnografia eta autoetnografia metodo gisa erabiltzean interesa zutela. Ez bakarrik antropologian, baita arte eszenikoetan ere.

Oholtza gainean dispositibo artistiko batzuk aktibatuko dituzte. Orain arte sortu dituzten sinbolo, testu eta lanak ikusi ahalko dira, egindako ikerketa eta bidearen aitortza izango da. «Inprobisazioa eta horrek dakartzan emozioak interesatzen zaizkie, horrek ahalbidetuko baitu arestian aipatutako dispositibo horiek aktibatzea».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad