Hasi da mozorro festa!
Herriko ikastetxeetan denetariko mozorroak ikusi ahal izan ziren atzokoan eta kaleak, berriz, Euskal Inauterien jaialdiak hartu zituen
Sábado, 18 de febrero 2023, 00:10
Hemen dira Karnabalak. Herriko haur eta gaztetxoek kolorea eta umorea ipini zuten atzokoan nonahi. Karmelo Etxegarai Azpeitiko Ikastolan eta Iraurgi Ikastetxean festa giroan igaro zuten arratsaldea eta ikastetxean bertan egin zituzten jaialdiak. Aldiz, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasle eta irakasleek kaleak hartu zituzten. Ohi bezala, inauterietako egitarauaren barneko Euskal Inauterien kalejira protagonista bihurtu zen. San Martin egoitzatik atera zen desfilea eta Alde Zaharreko kalean zeharkatu ostean, Plazan dantzaldiarekin amaitu zuten festa.
Publicidad
Gaur atseden hartuko du Azpeitiak mozorroei dagokionean. Arratsaldean, hala ere, bizikleten saltoekin gozatzen dutenek, Freestyle Street Showa ikusteko aukera izango dute Izarraitz pilotalekuan, 17:30ean hasita. Sarrera doan da.
Behin gaurkoa igarota, Elegante Eguna eta astelehen karnabaleko mozorro desfileen zain daude azpeitiarrak. Izan ere, karnabalak hasi besterik ez dira egin eta oraindik egun asko daude aurretik festaz gozatzeko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión