Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Arrosa festa. Kamiseta arrosa soinean, festarako gogoa nabarmena zen gazteen artean.

Ver 10 fotos

Arrosa festa. Kamiseta arrosa soinean, festarako gogoa nabarmena zen gazteen artean. ARGAZKIAK ELI AIZPURU

Azpeitia

Hasi dira arrosa koloreko festak

Txupinazoa. Kepa Susperregi erretore ohiak eman die hasiera San Inazio jaiei. Gaur, patroiaren egunez, askotariko ekitaldiak izango dira

Asteazkena, 30 uztaila 2025, 20:56

Comenta

Arrosa kolorez jantziko da Azpeitia datozen egunotan. Kamiseta arrosak soinean, asko eta asko gerturatu ziren atzo eguerdian plazara, saninazio jaiei hasiera ematera. Euriak euri, hamabietarako prest ziren herritarrak txupinazoa jaurti eta musikari eta parrandati tartea egiteko.

Kepa Susperregi erretore ohia izan zen festei hasiera emateko ardura hartu zuena. Bertsoz hasi zuen gainera hitzartea. Azpeitiar guztiak agurtu, eskertu eta festak ondo pasatzeko bertsotan opa ostean, Nagore Alkorta alkateak hartu zuen hitza eguerdia baino minutu batzuk lehenago. Honek «festarako gogorik ez dutenak, falta direnak, Zizur Nagusian hildako emakumea, palestinarrak eta festak posible egiten dituztenak» izan zituen gogoan.

Suziria piztu zuen gero Susperregik eta musikaz bete zen plaza. Skapaie elektrotxarangak eta Udal Musika Bandak dantzan jarri zuten Azpeitia. Izarraitz txistulari taldeko kideak, Arrasateko gaiteroak eta erraldoi eta buruhandiak ere euren protagonismoa hartu zuten.

Arrosa koloreko festak egun osoa bete zuen. Sirimiriak herri bazkaria plazan beharrean, azoka plazan egitera behartu zuen.

Behin sabelak ondo beteta, jolasak izan ziren txosnagunean. Bigantxak, kontzertuek, txarangek eta piroteknia festak osatu zuten jaietako lehen eguna.

Gaur, San Inazio Eguna ospatuko da. Goizean goiz, udal korporazioa parrokiara abiatuko da. Prozesioa eta eukaristia izango dira ondoren. Fernando Prado Ayuso Donostiako gotzaina buru dela, Parrokiako korua eta Julian Barrenetxea abesbatzak abestuko dute. Ignacio Arakistain organo jotzaileak lagunduta eta Javier Alberdiren gidaritzapean Altunaren Meza abestuko dute. Eguerdian, bigantxak izango dira Donejakuen: Zezenen aukeraketa, zezen plazan eta udal musika bandak emanaldia eskainiko du, Sanagustinen. 18:30ean, besteak beste, Saninazioetako lehenengo zezenketa izango da.

Gaueko 21:30ean, eskuzko pilota partida profesionalak daude, Izarraitz pilotalekuan, eta egunari amaiera emateko, bigarren su festarekin batera, Aurrez aurre, Zea Mays edo Ukabil izango dira kontzertuan.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hasi dira arrosa koloreko festak