Estreinakoz Gabonetako Azoka egingo da zapatu honetan Azpeitian
Bertan merkatari elkarteko kideek eta Artiekin elkarteko artisauek «egun magikoa» eskainiko dute
Azpeitia
Viernes, 27 de diciembre 2024, 14:26
Herriko merkatarien eta artisauen arteko lankidetzari esker, estreinakoz Gabonetako Azoka egingo da bihar, abenduaren 28an Azpeitian.
Publicidad
Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak eta Artiekin Azpeitiko artisauen elkarteak ... antolatu dute, eta Done Jakue kalean egingo da, - Frontoi Txikiko eremutik plazara arte- , goizeko hamarretatik arratsaldeko zortzietara bitartean . Tokiko ekonomia sustatzeko eta bertako produktu zein zerbitzuez gozatzeko aukera eskainiko du ekimenak eta hamasei postu egokituko dira guztira.
Antolatzaileek azpimarratu dutenez: «Gabonetan ere bertan erosteko aukera eskaini nahi diegu herritarrei, hainbeste gustatu ohi den Gabon kutsuko Azoka formatua Azpeitira ekarriz, bertako merkatari eta artisauen bidez».
Hauen esanetan, Gabonetako Azoka ez da soilik merkatariek eta artisauek beren produktuak erakusteko eta saltzeko modua, baizik eta «Azpeitiko ehun ekonomikoa eta kulturala sendotzeko» aukera ere bada. Era berean, herritar guztiak gonbidatzen dituzte parte hartzera, «tokikoa babestu eta magiaz beteriko egun batez gozatzera».
Publicidad
Honako dendari eta artisauek hartuko dute parte: Egaña gozotegia, Esnaola Tien 21, Ilargi mertzeria, Jostaldi Kirolak, Kiribil ekodenda, Koket, Prest arropa zaintza, Amaia Etxeberria, Ametsen Toxkoa, Amuki, Espiral tailerra, Harrihari, Kike Kokorro, Kiribil zeramika, Miara eta Oihele.
Jarduera osagarraiak
Egitarauaren barruan, 11:30etik 12:30era Gabonetako apaingarriak sortzeko tailerra eskainiko da. Publiko orori eskainitakoa da eskaintza eta familia osoarentzako esperientzia paregabea izango da. Horrez gainera, izotz pistak ere zabalduko ditu ateak, 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión