Azpeitia
'Emilia Pérez' eta 'Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute', asteburuan, SoreasunE. A.
azpeitia.
Viernes, 7 de marzo 2025, 20:26
Karnabal jaietan izandako etenaren ostean, asteburu honetan film emanaldiei helduko diete Soreasu antzokian. Igandean eta astelehenean izango da zinema aretoan emanaldiez gozatzeko aukera. 16:30ean 'Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute' animaziozko filma emango dute. eta 19:30ean, 'Emilia Perez' film entzutetsua ikusteko aukera izango da. Astelehenean 21:00etan ere ikusi ahal izango da 'Emilia Pérez'.
Publicidad
71 minutuko animaziozko filma da 'Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute'. Honela dio sinopsiak: Basoan gauza arraroak gertatzen dira! Hontza desagertu egin da, arratoi bihurri batzuek izututa dauzkate auzokoak eta laku batek gainezka egin du, basoan bizi diren gure lagunen etxeak urpean utziz. Akaso Kastore megalomanoaren lana izan daiteke? Azerik eta Erbik des- kubritu egin nahi dute. Beren lagunik onena aurkitu behar dute, Hontza, eta euren etxeak salbatu nahi dituzte. Baina horrek arriskuan jarriko du haien adiskidetasuna.
132 minutuko iraupena du Jacques Audiard frantziarrak zuzendutako 'Emilia Pérez' dramak. «Gainkualifikatua eta gutxietsia, Rita bufete handi bateko abokatua da, eta egun batean ustekabeko eskaintza bat jasoko du: kartel bateko buru beldurgarriari bere negoziotik erretiratzen lagun-tzea eta betiko desagertzea, berak beti amestu duen emakumea bihurtuz», hala dio sinpsiak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión