Azpeitiko azoka plaza Covid-19aren aurrean hartu beharreko prebentzio neurriekin egiten da egunotan.

«Egoera honek erakutsiko digu bertakoa kontsumitu eta bertan ekoiztu behar dugula»

Covid-19aren pandemiak hainbat sektore astindu ditu eta landa eremua ez da kanpoan geratzen

ELI AIZPURU

azpeitia.

Jueves, 2 de abril 2020, 00:11

Egunotan bizi dugun egoera dela-eta, sektore askori eragiten die pandemiak. Landa eremua ez da hortik at geratzen eta askok eta askok iniziatiba desberdinak ipini dituzte abian. Baserritarren kasuan adibidez, Euskal Herriko hainbat baserritar eta eragile elkartu dira 'Baserriko Plaza' ekimena martxan ipintzeko. Asmoa baserritarren produktuak herritarrengana ailegatzea da eta, horretarako, baserrikoplaza.eus ataria jarri dute martxan. Herri edo eskualdeka antolatu dira. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak baserrikoplaza@gmail.com helbidera idatzi edo 688867020 zenbakira dei dezake.

Publicidad

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, Hazi fundazioaren bidez baserritarrei zuzendutako egitasmo berri bat ere abiatu dute lehen sektoreko produktuak merkaturatzeko dituen zailtasunei aurre egiteko. Zuzeneko salmentan edukitzen ari den eragina arintzea da egitasmoaren helburua. Honen harira, Urkome Urola Kostako landa eremuen garapenaren alde lan egiten duen elkarteko gerente den Yurre Peñagarikanoren esanetan «benetan arazoa duen jendeak eman behar du izena bertan. Lehengo komertzializazio bideak eten zaizkien ekoizleak, hain zuzen ere. Restaurazioara dedikatzen zirenak edo salmenta zuzena galarazi zaienak», azaldu du. Urola kostaren kasuan «orokorrean, ez dago momentuz arazorik». Hala ere, dio Peñagarikanok, «norbaitek izango balu, dei dezala 943693074 telefono zenbakira, eta ahal den heinean laguntza bideratzen saiatuko gara Urkometik». Egoera honek landa eremuko azpisektore askori eragin die eta garbi du Peñagarikanok egunotakoak erakutsi digula «bertakoa kontsumitu eta bertan ekoiztea» sustatu behar dugula. «Dena kanpotik ekartzeak suposatzen duenaz ohartzen ari gara. Mugak itxi direnean, momentuz ez dago arazorik baino eman zitekeen», dio.

Tokian tokikoari dagokionez, Azpeitiko kasuan «esfortzua» egiten ari da bertako udalerri inguruko produktuen salmentan. Hau «txalogarria» da Urkomeko ordezkariaren esanetan. «Azkar jarri dira egoerara baserritarrak. Gomendioak bidali genizkien zer eta nola egin eta oso modu ordenatuan ari dira lanean», gaineratu du. Era berean, bat dator Peñagarikaño azpeitiarrek bertakoa kontsumitzeko joera «barneratuta» dutela esaterakoan. Azoken inguruan egindako jarraipena eta gero, beste herriekin alderatuta, Azpeitian baserritarren azokarekiko «jarrera positiboa» nabarmendu du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad