Ver fotos

XI. Bakailao lehiaketako irabazleak, epaimahaiko kideekin batera eli aizpuru

San Inazio bigarrena, Azpeitian

Hemeretzi kazuela prestatu dituzte XI. Bakailao lehiaketan; Ibai Sarasolak eta Joanes Amenabarrek irabazi dute eta koilara Oilo-sorora joan da

eli aizpuru

Lunes, 1 de agosto 2022, 16:49

San Inazio bigarrenarekin, Bakailao lehiaketa berreskuratu da gaurkoan Azpeitian. Azken urteetan, pandemia aurretiko edizioetan egindako gisadu txapelketa alde batera utzi eta bakailao lehiaketa antolatu du ... berriro Haujijijai batzordeak. Hemeretzi lehiakide izan dira guztira.

Publicidad

Karlos Iriartek, Nahia Plazaolak eta Mari Jose Gorrotxategik osatu dute epaimahaia eta «nahikoa erraz eta zalantzarik gabe» hartutako erabakia izan dela esan dute antolatzaileek. Izan zen epamahaikidei bakailaoa dastatzera eman aurretik berrogeita hamar eurokoekin beraien kazuela apaindu zuenik ere, baina ez da jakin nor izan den eta ezta zein den bere intentzioa ere! Nork daki! Ez dute baina eskupekorik onartu epai lanetan aritutako hiru lagunek eta honakoa izan da erabakia: Ibai Sarasola eta Joanes Amenabar izan dira txapelketaren irabazleak. Lau lagunentzako afaria eta txapel bana jaso dituzte. Bigarren, Oihana Laskurain eta Xabier Bikendi sailkatu dira. Horiek bi txuleta eta ardoa izan dituzte saritzat. Hirugarren lekuan, berriz, Aritz Aizpitarte, Oier Oiarzabal eta Ander Urbieta sailkatu dira. Barazki sorta eder bat jaso dute.

Bestalde, elkarteen saria ere banatu dute. 2017tik Zulo Zabal soziedadean egon den koilara Oilo Soro elkartera eraman dute Urko Arrietak eta Jurgi Urangak; beraiei egokitu baitzaie elkarteen sariari dagokion koilara erraldoia.

Honenbestez eta gerturatutako herritar ugariren txalo zaparrada artean amaitu da hamaikagarren bakailao lehiaketa. Ondoren, prestatutakoarekin bazkaria izan dute parte hartzaileek.

Prozesioa, 1ean

Goizean goiz hasi dira ekitaldiak eta San Inazio Egunean egin ohi den udal ordezkarien pasiara eta ondorengo prozesioa egin dira gaurkoan, abuztuaren 1ean.

Publicidad

Udal musika bandarekin batera, parrokiarantz abiatu da udal korporazioa, Izarraitz txistulari elkarteko kideen atzetik. Nagore Alkorta alkatea buru dela zeharkatu dute Eliz kalea. Ondoren atera dira Inazio Deunaren eta Sortzez Garbiaren irudiak, nola ez, loiolatarren bizkarrean.

Jesusen Lagundiko eta herriko apaizek, udal ordezkaritzako hainbat kidek eta beste hainbat herritarrek, Alde zaharreko kaleak zeharkatu dituzte meza Nagusia ospatu aurretik. Elizkizunean, Julian Barrenetxea abesbatzakoek, Azketa Ahots taldekoek eta Parrokiko koruko lagunek, Jose M. Altunaren Olazko Amari meza abestu dute, Javier Alberdiren gidaritzapean eta Ignacio Arakistain organo jotzailearekin batera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad