Jende ugari bildu ohi da Urrategiko Amaren egunean izen bereko auzoan. IBON ERRAZU

Azkoitia

Mus txapelketarekin hasiko dira ostiralean Urrategiko jaiak

Auzotarren bazkaria izango dute larunbatean eta igandean, berriz, egun osoko festa egitaraua prestatu dute

Eli Aizpuru

Azkoitia

Martes, 8 de julio 2025, 20:41

Jai giroan murgilduko dira Urrategi auzoan asteburu honetan.Ostiralean zabalduko dute egitaraua. Estreinako, mus txapelketa izango da bertako elkartean. 22:00etan ipini dute hitzordua eta izen-ematea elkartean bertan egin beharko da, hasi baino minutu batzuk lehenago. Bikoteko, 20 euro ordaindu beharko dute parte-hartzaileek eta lau erregetara eta lau ustel eta lau hamarrekotara jokatuko dute partida. Sariak ez dira nolanahikoak izango. Irabazleek txapelak ezik, 350 euro jasoko dituzte; bigarrenek, 150 euro izango dituzte poltsikorako; hirugarrenek, Isidro erretegian bi lagunentzako afaria jasoko dute eta laugarren sarituentzat bi txuleta izango dira.

Publicidad

Hurrengo egunean, larunbatean, auzo bazkaria izango dute.

Egun osoan festa, igandean

Igandean, uztailaren 13an izango dute festa egun handia. Urrategiko Amaren eguna ospatuko dute bertan eta 9:00etan eta 11.00etan meza nagusia izango dute. 12:30ean, Joanes eta Xabat Ilarregi bertsolarien saioa izango da.

Zabale, Aintzane Agirrebeña eta Lutxurdio trikitilariek girotuko dute gero eguerdia, bazkalordura arte.

Arratsaldean, 16:00etan hasita, ume jolasak, puzgarriak eta tailerrak izango dira txikitxoen gozamenerako.

Iago Magoren magiak liluratuko ditu gero Urrategira gerturatzen direnak. 17:00etan izango da hori.

Ordubete geroago, 18:00etan, urtero jende andana biltzen duen ekitaldietako bat dago aurreikusita: herri kirol saioa, alegia.Goenatxo III.a, Haritz Aranguren 'Norde' eta Udane Ostolaza ariko dira harria jasotzen eta Karmele Gisasola 'Zelai III.'-a eta Malen Barrenetxea ariko dira aizkoran.

Nola ez, ez da musikarik faltako jai egitarau itxi arte. Zabale, Aintzane Agirrebeña eta Lutxurdioren erromeriak itxiko du programazioa.

Igandean, Urrategiko Amaren eguna, ez bakarrik auzoan bertan, Azkoitiko parrokian ere ospatuko da. 19:30ean Urrategiko Amari Agurra abestuko zaio parrokian. Parrokiak dei egin die herritarrei elizkizun horietan parte har dezaten.

Publicidad

Bestalde, igandean parrokian ez da meza nagusirik izango. Meza bakarra 10:00etakoa izango da, ohi bezala gaztelaniaz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad