Azkoitia
25 lagunek hartu dute parte 'Gure txokuk ezautzen' egitasmoko azken irteeranAralar inguruetan ibili dira mendizaleak asteburuan, eta Auritz, Sorogain edo Urkiaga Gaina zeharkartu dituzte
Eli Aizpuru
azkoitia.
Lunes, 13 de octubre 2025, 20:27
Anaitasuna Mendi Bazkunako kideek 'Gure txokuk ezautzen' egitasmoko irteera berri bat egin zuten pasa den larunbatean. 25 bat lagun elkartu zen irteeran 18 kilometro eta 800 metroko desnibel positiboa zituen ibilbidea burutzeko. Aralar aldean ibili ziren, eta Auritz, Sorogain eta Urkiaga Gaina ezagutu dituzte.
Publicidad
Paraje ederrak zeharkatzeaz gainera, eguraldia ere lagun izan zuten mendizaleek eta egunpasa borobila egiteko aukera izan zuten parte-hartzaileek.
Espeleologia irteera, zapatuan
Dagoeneko hurrengorako antolatutako irteeran zain dira Anaitasunako kideak. Izan ere, larunbat honetan bertan espeleologia irteera dute prestatuta. Milloi mendatearen azpiko Laminetako koba bisitatuko dute larunbatean, Lekeitio eta Berriatua herrien artean. Beraz, ez da klaustrofobia dutenentzat irteera egokiena izango. 08:30ean abiatuko dira Aizkibel liburutegiaren alboko geralekutik, eta irteera amaitu bezain pronto itzuliko dira Azkoitira. Lau edo bost ordutan koba zeharkatzea aurreikusten dute antolatzaileek. Arrakasta izan du gainera deialdiak; izan ere, beteta daude irteera horretarako plaza guztiak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión