Txahal errearen pintxoak banatu dira eguerdian. Sara Utrera

Azkoitia

Giro onean ospatu da aurtengo Herri Jaia

Baserriko produktuak aldarrikatzeko festaren baitan, azoka eta txahal eta sagardo dastatzea antolatu dira

Sara Utrera

Azkoitia

Domingo, 4 de junio 2023, 18:34

Herri Jaia giro onean ospatu da igande goizean Azkoitian. Haur eta gazteen Ikaskirol Krossa ikusi ondoren, txahal errea eta sagardoa dastatu eta bertako ekoizleen produktuak erosteko aukera izan dute azkoitiarrek eta herrira bertaratu zirenek.

Publicidad

Goizeko lehen orduetan jende gehiegirik bildu ez bada ere, eguerdia iritsi ahala asko izan dira plazara gerturatu direnak nekazarien azoka ikusi eta erosketak egitera. Hala, zazpi baserritar edo ekoizlek jarri dituzte postuak plazan, beraien eskaintza oparoa aurkezteko: barazkiak, eztia, gazta, ogia, landareak, loreak eta abar ikusi eta erosi ahal izan dituzte bisitariek.

Eguerdian, ohi bezala, Ikurriñaren plazan erre dute txahala. Urtean behin ikusten den irudia da eta bertara hurbildu direnek erruz gozatu dute txahal errearen pintxoez. Txahal-pintxoekin batera, sagardoa dastatzeko aukera ere izan da. Besteak beste, Petritegi, Zapiain, Añota eta Ekain ekoizleak bertan izan dira eta haiek egindako sagardoa eskaini da. Haurrek ere izan dute zer egin goizean zehar, izan ere Goiko Losan puzgarriak izan dira umeen gozamenerako. Hala, eguraldi ona lagun, Herri Jaia giro ezinobean ospatu da.

Baserritar munduari agerikotasun handiagoa emateko eta produktuen kalitatea aldarrikatzeko eta sustatzeko sortutako ekimena da Herri Jaia eta aurreko urteetan bezala, aurtengoan ere giro ezinobean ospatu da. Baserritarrek beren produktuak kalera atera dituzte, eta herritarrek inguruko baserrietan egiten den lana eta emaitza ikusteko aukera izan dute. Baita dastatzeko ere, etxera eraman dituzten produktuekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad