Azkoitia
Abian dira Euskola 2025 hitzaldi zikloak Elkarguneko Intsausti aretoanMaxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatuta, adimen artifizialaren inguruan dira aste honetan eta datorren hiru asteazkenetan jarraituko du zikloak
Eli Aizpuru
azkoitia.
Sábado, 11 de octubre 2025, 20:45
Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatutako 'Euskola 2025. Euskaldunon Eskola Udazkenean' hitzaldi zikloa abian da. Aste honetan bertan egin da lehen saioa eta adimen artifiziala eta euskara uztartu zituzten Olatz Perez de Viñaspre, Xabier Arregi eta Olatz Arregi, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ixa ikerketa taldeko kideek. 'Adimen artifiziala, euskararentzat pozoi ala ukendu?' izenburupean eskaini zuten solasaldia.
Publicidad
Hiru hizlariek adimen artifizial sortzailearen inguruan hausnartu zuten, bereziki ChatGPT bezalako tresnak hizkuntza gutxituen ikuspegitik aztertuz. Euren hitzetan, halako tresnek arriskuak ekar ditzakete, baina baita aukera berriak ere euskararen erabilera eta garapenerako. Horrez gain, Ixa ikerketa taldeak sortu eta garatu duen Latxa txatbota aurkeztu zuten, euskaraz ikasi eta euskaraz erantzuteko gaitasuna duen adimen artifizialeko tresna.
Hurrengo hitzaldiak
Euskola hitzaldi zikloak jarraipena izango du urriko hurrengo asteazkenetan, guztiak Elkarguneko Intsausti aretoan, 18:00etan.
Urriaren 15ean, Maddi Dorronsoro izango da hizlaria, eta 'Arnasguneetako ahotsak: bertako euskaldunen hizkuntza jarrerak' izeneko solasaldia eskainiko du.
Hilaren 22an, berriz, Gari Goikoetxeak Iñaki Iurrebasorekin batera kaleratu duen 'Esnatu ala hil' liburua aurkeztuko du jendaurrean.
Zikloari amaiera urriaren 29an emango zaio, eta azken hitzorduan Onintza Enbeita eta Aner Peritz bertsolariek 'Deserosotasunak kudeatzen' izenburupeko hitzaldia eskainiko dute. Udazkeneko asteazkenak euskarazko hausnarketarako eta elkarrizketarako gune bihurtuko ditu Azkoitian.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión