Gaurtik aurrera Sanmartin jaiak ospatuko dituzte Lasaon
Bertso afaria izango da Mantxi eta Egañarekin eta segidan, erromeria
K. ARRIZABALAGA
Viernes, 11 de noviembre 2016, 00:21
Gaur hasi eta igandea bitartean festa giroa izango da Lasao auzoan, Sanmartiñak ospatzen baitituzte bertan.
Publicidad
Herri txikia izanik, festa egitaraua ere ekitaldi xumez osatua egon ohi da, baina giro berezia izaten da bertan, bertso afarian batik bat, hemen auzotar gehienak elkartzen baitira. Horrela, gaur, 20:00etan txupinazoa botako dute eta segidan bertso afaria izango da Egaña eta Mantxi bertsolari handiekin. Ondoren, eta ordu txikiak arte, erromeria doinuak eta dantzak izango dira, Hitzeder eta Txibilter bikotearen eskutik. Antolatzaileen esanetan, afarirako txartelak beharrezkoak badira ere norbaitek afal osteko bertso saiora joan nahi badu saioaz gozatzera ateak irekita izango ditu.
Bihar aldiz gaztetxoak izango dira protagonista. Horrela, arratsaldeko 13:00ean umeen txupinazoa eta argazki ateratzea izango da eta segidan, auzoko haurrentzat 'bazkari magikoa' Ituño magoarekin. Ondoren, 17:00etan, puzgarriak, jolasak eta txokolatada izango da frontoian.
Eta amaitzeko, igandean Lasaoko abere eta nekazal produktuen azoka izango da. Segidan, festak ondo amaitzeko, herri bazkaria egingo dute auzotarrek.
Erlojuaren erakusketa
Guzti honetaz gain erakusketa bat ere izango da ikusgai bertan. Lasaon, Zumaiako Yeregi Elkartea, boluntario talde baten laguntzarekin Santa Engraziko ermitako erlojua zaharberritzen ari dira. Hori dela medio, erakusketa antolatu dute aipatutako erlojuaren zaharberritze eta konponketa lanak erakutsi eta elkartearen lanaren berri emateko. Erakusketa hau lehen 'Gureak tailerra' zen lokalean egongo da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión